X10
X10 | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | ? |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kale-artista, graffiti artist (en) ![]() |
Izengoitia(k) | X10 |
![]() ![]() ![]() |

X10 (ahoskatua, ixa-hamar) blogari, argazkilari eta kaleko artista anonimo euskalduna da, txantiloi artea lantzen duena, baina baita kaleko artearen beste diziplina batzuk[1].
Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Argazkilaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Argazkilari gisa, Pinhole camera teknikarekin egiten ditu argazkiak, eta solargrafiak ere egiten ditu[2].
Kaleko artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txantiloiak egiten nabarmendu izan da. Euskal gaiak ere barneratzen ditu horietan. Adibidez, labar arteko Santimamiñeko bisonteekin eta Ekaingo zaldiekin txantiloiak egin izan ditu.
Bere kaleko arte ekintzen adibideak:
- Pi zenbakia marraztu Gatzagako frontoian, hain zuzen ere proportzioak eskatzen zuen puntuan. X10ek bere lana egin ondoren, berriztu egin zuen pilotalekua Leintz Gatzagako Udalak, eta berriztapenean eutsi egin zioten Pi koadroari[3].
- Telegarraio unitatea[4][5]: kale-instalazioa, bideoa eta guzti.
- Itsasteko kartelak: uda-negua aukeratzekoa[6].
- Errepideko seinaleetan interbentzioa: Lenin Gatzaga, Leintz-Gatzagaren ordez[7].
Txantiloi adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
-
X10en lan handi baten detailea.
-
Apoa zapaldua bidegorrian.
-
Ekaingo zaldiak eta Santimamiñeko bisontea.
-
Roadsworth kale-artistaren ideia batean oinarrituta.
-
Leintz Gatzagako frontoian Pi zenbakia margotu zuen, udalak frontoia berriz marraztean mantendu egin zuen irudia.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: X10 ![]() |
- ↑ «X10: stencil edo txantiloi artearen maisu euskaldun bat» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «Solargraphy» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ «Leintz-Gatzagako pilotalekua, π koadroa markatuta duela» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «teletransportation by X10» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «Teletransportation» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «switched to summer» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
- ↑ (Ingelesez) «Lenin-Gatzaga» Flickr (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- X10ren lanak Flickr-eko bere kontuan.
- X10en bloga: Pasartetxoak.
- X10 Twitterren: @x10tweet