Substantzia per eta polifluoroalkilatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urarekiko erresistentea den oihal bat.
Azido perfluorooktanoikoa
Azido perfluorooktanoikoaren 3Dko egitura.
Perfluorooktanoaren sulfonatoa
Perfluorooktanoaren sulfonatoren 3Dko egitura.

Perfluoroalokatutako substantziak (PFAS) kimikoki sintetizatutako karbono perfluoratuen kateak dira, anfifilikoak, kate alkilikoa hidrofoboa baita, amaierako multzo hidrofiliko batekin batera. Propietate horrek ematen die egonkortasun kimiko eta termiko handia, eta gainazaleko jarduera handia. Suntsiezinak dira. Horien artean, gehien ekoiztu eta aztertutakoak azido perfluorooktanoikoa (PFOA, ingelesezko sigletan) eta perfluorooktanoaren sulfonatoa (PFOS, ingelesezko sigletan) dira.

PFASek edo betiereko kimikoek 5.000 konposatu organiko inguruko familia bat osatzen dute; partzialki edo erabat fluoratuta dauden karbono atomoen kate bat izaten dute eta proietate handiak: iruapen luzekoak eta ingurumenean degradatu ezinezkoak dira, olioarekiko eta urarekiko erresistenteak eta estaldura oso sendoak. Konposatu horiek aurrerapen handiak ekarri izan dituzten industrian. Zoritxarrez oso toxikoak dira. [1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PFSak 50eko hamarkadatik erabili dira. PFOSen ekoizpena 1948an hasi zen, eta 2000. urtera arte konposatu hori kantitate handitan erabiltzen aritu da, bai azaleko behe-tentsioko likido geldoak sortzeko, bai propietate espezifikoak dituzten gainazal solidoetarako.

Substantzia horiek oso erresistenteak dira degradazioarekiko, eta, horregatik, erabilgarriak dira tenperatura altuak erabiltzen diren edo base edo azido gogorrekin kontaktuan dauden prozesuetan. Baina erresistentzia horren ondorioz metatu dira denboran zehar, eta arriskugarritasun handiaren kausa dira, bai ingurumenari dagokionez, bai gizakientzat. Animaliekin egindako ikerketek kutsatzaile globala, iraunkorra eta metagarria dela frogatu dute, eta kutsatzaile horien mailak kezkagarriak izan daitezke etorkizun hurbilean.

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen arabera, 4730 PFAS desberdin daude, gutxienez hiru karbono perfluoraturekin.[2]

Aplikazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira ezagunenak:[1]

Eraginak giza-gorputzean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eraginak giza-gorputzean.

Ohiko Haraneko (AEB) uraren kutsadurari buruzko lehen ondorioak erakutsi zuten PFAS delakoarek zer-nolako eragina izan zuten. Ikusi zuten zerikusia zuela gaitz hauekin:[1]

Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Le Monde Frantziako egunkariak beste ikerlanbateginzuen2023an, The Forever Pollution Project izenekoa, Europako 23.000 puntu seinalatu zituen, non uretanedolurzoruan PFAS-ek eragindako kutsadura antzeman den eta“ustez kutsatuta” dauden 21.500 leku baino gehiago, besteak beste hondakinak tratatzeko zentroak, base militarrak eta suteen aurkako aparrak.[1]

Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kutsaduraren banaketa desberdina da lurraldeen arabera. Adibidez, Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian odolean kontzentrazioa altua bada (8,50 eta 10,49 arteko mikrogramo/litro), Nafarroan, aldiz, ez da hainbeste (6,04 eta 6,49 artean).[1]

Kutsadura iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

PFASak 50 urte baino gehiagoz erabili direnez, iturri asko aurki ditzakegu. Erabilera zabala dute industria- eta kontsumo-aplikazioetan, pinturetan eta bernizetan, altzarietan, petrolio-erauzketako putzuetarako tentsioaktiboetan, intsektizidetan eta zoruen distiratzaileetan, besteak beste. Baina funtsezko iturri gisa tefloi zartaginak eta isolatzaile gisa erabiltzen diren produktuak aipa daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]