Suediako Kirol eta Osasun Zientzien Eskola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suediako Kirol eta Osasun Zientzien Eskola
Gymnastik och idrottshögskolan - entré2.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Koordenatuak59°20′50″N 18°4′48″E
Historia eta erabilera
Irekiera1813
Kontaktua
HelbideaLidingövägen 1, 114 33 Stockholm
E-postamailto:registrator@gih.se
Telefonoatel:+46-8-120-537-00
Webgune ofiziala

Suediako Kirol eta Osasun Zientzien Eskola (Gymnastik och Idrotts Högskolan, GIH) Stockholmen Gorputz Hezkuntzan, Kirol Entrenamenduan eta Osasun Prebentiboan goi-mailako hezkuntza eskaintzen duen erakundea da. Gorputz Hezkuntza irakasten hasi zen munduko lehen ikastetxea izan zen, 1813 urtean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikastetxea 1813an abiatu zen, Kungliga Gymnastiska Central Institutet izenarekin («Gimnastikako Errege Institutu Zentrala», GCI). Bultzatzaile nagusia Pehr Henrik Ling izan zen.[1]

1862a arte haren oinordeko Lars Gabriel Branting irakasleak zuzendu zuen, Hipokrates-Galeno eta Lingen arteko aurrekariak "garbituz"[2] eta fisioterapiaren praktika bide zientifikoagoetatik eramanez.

1864an emakumeak ikasle bezala onartzen hasi ziren.[3]

Ikastetxeak irakasle ospetsuak izan ditu, hala nola Viktor Balck (1844-1928), lehen Nazioarteko Olinpiar Batzordeko kidea izan zena.

1966an izena aldatu zitzaion: aurrerantzean Gymnastik och Idrotts Högskolan izan zen.[4]

Goi mailako hezkuntzaren erreformarekin, 1977an Stockholmeko Hezkuntza Institutu unibertsitarioan sartu zen; 2008an erakunde hau Stockholmeko Unibertsitatean integratu zen.

Gaur egun, GIH-k 1000 bat ikasle ditu, eta 140 bat langile. Eskolaren eraikina Kungliga nationalstadsparken ("Hiri Parke Nazionala") deritzon naturgunean kokatua dago.[5]

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1942an, ikastetxearen ikerketa-jarduerari bultzakada handia eman zion Erik Hohwü-Christensen irakasle daniarrak, Kopenhageko Lindhard Eskolan formatuak.[6]

Eskolako irakasleen ikerketa nabarmenenak kirol-fisiologia arloan izan dira: Per-Olof Åstrand (1922-2015) irakasleak ekarpen handiak egin zituen.[7] Bengt Saltin (1935-2014) irakaslea ere arlo berean nabarmendu zen, eta eskolak bere omenez ""Bengt Saltin irakaslearen Memoria Funtsa" sortua du. Baita Peter Schantz ere; oso ezaguna da 1978an 1500 kmtako fondoko eski proba batean egin zuen ikerketa.[8] Azkenaldian, Kent Sahlin irakasleak mitokondrien funtzioak ariketa fisikoan duen eraginari buruz eginiko ikerketek ere sona handia izan dute.

Kirol pedagogiaren arloaren garapenean Lars-Magnus Engström (1938-2014) irakasleak paper esanguratsua jokatu zuen. Besteak beste, eskola, kirola eta osasunaren azterketa integrala egin zuen Suzanne Lundvall proiektuaren arduradunarekin batera. Bere oroimenez, GIH-k "Lars-Magnus Engström irakaslearen Memoria Funtsa" sortu du.

Egun martxan dauden ikerketa lerroen artean aipa daitezke: sedentarismoa eta osasuna aztertzen duena;[9] suediarren ohitura fisikoen eta mugimendu ereduen azterketa; 30.000 suediarren gainean egiten ari dena kardiopatia arrisku faktoreak aurkitzeko; eta biriketako gaixotasunen eta adinekoen ariketa fisikoaren arteko erlazioa aztertzen dituena.

GCI zaharra Hamngatan eta Sveavägen kaleen gurutzean egon zen, gaur egun, Kultur Etxearen parean eskultura oroigarri bat dagoen lekuan. Eskultura hori ikastetxearen 175. urteurreurrenean ezarri zen, 1988an; orduantxe aldatu zen eskola orain dagoen lekura.

Zuzendariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1813-1839 - Pehr Henrik Ling
  • 1839-1862 - Lars Gabriel Branting
  • 1862-1887 - Gustaf Nyblæus
  • 1887-1907 - Lars Mauritz Törngren
  • 1907-1909 - Viktor Balck
  • 1909-1924 - Nils Sellén
  • 1924-1927 - Sten Drakenberg
  • 1927-1930 - Karl Rignell
  • 1930-1937 - Gerhard Winroth
  • 1937-1945 - Adolf H. Johnsson
  • jul-sep 1945 - Bertil G:son Uggla
  • 1945-1946 - Nils Hellsten
  • 1946-1956 - Erik Hohwü-Christensen
  • 1956-1977 - Paul Högberg
  • 1977-1989 - Stina Ljunggren
  • 1989-1992 - Gustaf Hansson
  • 1992-1996 - Arne Ljungqvist
  • 1996-2002 - Ingemar Wedman
  • 2002-2004 - Per Nilsson
  • 2005-2009 - Mats Ericson
  • 2009-2018 - Karin Henriksson-Larsén
  • 2018 - Per Nilsson

Ikasle ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertatik ateratakoak dira, besteak beste:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gullberg, Ingvar Emanuel. (1977). Svensk-engelsk fackordbok för näringsliv, förvaltning, undervisning och forskning = A Swedish-English dictionary of technical terms used in business, industry, administration, education and research. (2., revid. uppl., med suppl. argitaraldia) Norstedt ISBN 91-1-775052-0. PMC 3932955. (Noiz kontsultatua: 2021-06-26).
  2. Ottosson, Anders. (2011). [https://www.researchgate.net/publication/225429089_The_Manipulated_History_of_Manipulations_of_Spines_and_Joints_Rethinking_Orthopaedic_Medicine_Through_the_19th_Century_Discourse_of_European_Mechanical_Medicine The Manipulated History of Manipulations of Spines and Joints? Rethinking Orthopaedic Medicine Through the 19th Century Discourse of European Mechanical Medicine. ] Medicine Studies, 3:83–116 or..
  3. (Suedieraz) Sundbärg, Gustav. (1901). «250 (Sveriges land och folk)» runeberg.org (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  4. Högskolan. 1 : betänkande av 1968 års utbildningsutredning. Utbildningsdepartementet 1973 ISBN 91-38-01315-0. PMC 874431958. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  5. Rotenberg, Robert. (2008-06). «The European City and Green Space: London, Stockholm, Helsinki and St. Petersburg, 1850-2000 - Edited by Peter Clark» International Journal of Urban and Regional Research 32 (2): 523–525. doi:10.1111/j.1468-2427.2008.00797_4.x. ISSN 0309-1317. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  6. Schantz, Peter. (2009). Om Lindhardskolan och dess betydelse i ett svenskt perspektiv.. Museum Tusculanums Forlag, 137–167 or. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  7. Schantz, Peter. (1988). Fragment ur den idé- och vetenskapshistoriska bakgrunden. Idrottens forskningsråd, 10–19 or. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  8. Fernström, Erik; Forsell, Claes; Henriks, Anders; Linder, Sven-Gunnar; Petersson, Gunnar; Schantz, Peter. (1979). Die Gebirgsexpedition Trantre. (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).
  9. (Suedieraz) Schantz, Peter. (2010-10-26). «GIH - The PACS-studies» www.gih.se (Noiz kontsultatua: 2021-06-29).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]