Axel Sigfrid Ulrich

Wikipedia, Entziklopedia askea
Axel Sigfrid Ulrich
Bizitza
JaiotzaStockholm1826ko otsailaren 15a
HeriotzaPotsdam1889ko abenduaren 1a (63 urte)
Jarduerak
Jarduerakfisioterapeuta eta gimnasta

Axel Sigfrid Ulrich (Stockholm, 1826ko otsailaren 15a - Potsdam, 1889ko abenduaren 1a)[1] suediar gimnastika irakaslea eta fisioterapeuta izan zen, ibilbide profesionala nagusiki Alemanian egin zuena.

Suediako hastapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Johan Christian Henrik Ulrich (errege bulegoetako langile bat) eta Sigrid Eleonora Rehnström izan zituen. Senide izan zituen: Elonora Charlotta; Fredrik Carl; Janne/Johan Oliver; Edla; Bror Ludvig eta Arvid Erik Ulrich.

1854an Valborg Torsslow-ekin ezkondu zen, eta hainbat seme-alaba izan zituzten: Helfrid Edla Charlotta Enblom; Sigfrid Johannes Olof Ulrich; Harald Matthias Axel Ulrich eta Waldemar Thorsten Carl Ulrich.[1]

Karlbergeko eskola militarrean ikasi zuen; han 1849 granadarien azpi-lotinant gradua lortu zuen, eta 1855ean lotinant gradua.[2] Bitartean, 1851-1852 artean Stockholmeko Kungliga Gymnastiska Central Institutet (Gimnastikako Errege Institutu Zentrala, GCI) ikastetxean formatu zen; ondoren, laguntzaile gisa aritu zen Institutu Gimnastiko Ortopedikoan eta Funck Kapitainaren Gimnasia Institutuan.

1854ean, Truls Johan Hartelius CGIko irakaslearekin, [3] Gimnasia Pedagogiko, Mediko eta Militar Institutu propioa sortu zuten Stockholmeko Ladugårdslandet barrutian; han jardun zuen Harteliusekin batera 1856era arte; orduan Alemaniara egin zuen.[2]

Alemanian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bremenen Suediar Gimnasia Mediko Institutua sortu zuen; 20 urtez bertan lanean aritu zen, eta gero bere semeak segida emango zion. Zentru honetan, urtebetez, Henrik Kellgren gaztea lanean izan zuen.

1857an, Jenako Unibertsitatean doktoretza eskuratu zuen "Bizkarreko bihurguneen terapiarako ekarpena" tesiarekin,[3] eta Armada utzi zuen.[2]

1864-65ean, Bremeneko institutuarekin batera, Hannoverren beste gimnasia mediko institutu bat sortu zuen.[2]

1872an, suediar gobernuak bere ibilbidearen aitortza egin zion, Suediako erregearen eskutik "Irakasle" izendapena jasoz.[3]

Azken urteetan Potsdamen ere fisioterapia institutu bat zuzendu zuen; bertan hil zen 1889ko abenduaren 1ean.[2]

Jardun zientifikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere praktika klinikoan Sigfrid Ulrichek Pehr Henrik Lingen CGI eskolako fisioterapia eta gimnastika tekniketan sakondu zuen, eta haien hedapena argitalpenen bidez bultzatu zuen. Besteak beste:

  • 1857: Beitrag zur Therapie der Rückgratsverkrümmungen ("Bizkarreko okerduren terapiarako ekarpena"). Tesia. Bremen.
  • 1860. De la chlorose et de son traitement au moyen de la gymnastique scientifique suédoise ("Klorosiaz, eta suediar gimnastika zientifikoaren bidezko tratamenduaz"). Anberes.
  • 1874: Pathologie und Therapie der muskulären Rückgratsverkrümmungen ("Bizkarreko okerdura muskularren patologia eta terapia"). Bremen.[4]
  • 1882: Underrättelser om sjukgymnastiken ("Fisioterapia komunikazioak").[5]

Ulrichen jardunaren ondorioz, Alemanian suediar eskolako ariketa terapeutikoak (sjukgymnastik) bultzakada handia izan zuen, bertako gorputz hezkuntza tradizionalarekin (turnvater) nolabaiteko lehian.[2]

Ibilbide zientifiko horretan, Ulrich hainbat elkarteren kide izan zen, hala nola: Societé Royale médicales et naturelles (Brusela, 1859), Collegium Antwerpiensis (Belgika, 1861), The Medical Association (Atenas, 1861); Société protectrice de l’Enfance (Paris, 1872); La Academia de Medicina y Cirurgia (Bartzelona, 1874), Swedish Society of Medicine (1877).[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Axel Sigfrid Ulrich» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  2. a b c d e f (Suedieraz) Hofberg, Herman; Heurlin, Frithiof; Millqvist, Viktor; Rubenson, Olof. (1906). «II:659 (Svenskt biografiskt handlexikon)» runeberg.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  3. a b c d Ottosson, Anders. (2011). [https://www.researchgate.net/publication/225429089_The_Manipulated_History_of_Manipulations_of_Spines_and_Joints_Rethinking_Orthopaedic_Medicine_Through_the_19th_Century_Discourse_of_European_Mechanical_Medicine The Manipulated History of Manipulations of Spines and Joints? Rethinking Orthopaedic Medicine Through the 19th Century Discourse of European Mechanical Medicine. ] Medicine Studies, 3:83–116 or..
  4. (Ingelesez) «Pathologie und Therapie der muskulären Rückgratsverkrümmungen / von Axel Sigfrid Ulrich.» Wellcome Collection (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).
  5. (Ingelesez) «Underrättelser om sjukgymnastiken / af Axel Sigfrid Ulrich.» Wellcome Collection (Noiz kontsultatua: 2021-07-10).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]