Sultanaren igerilekua
Sultanaren igerilekua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Koordenatuak | 31°46′20″N 35°13′35″E / 31.77214°N 35.22626°E |
Sultanaren igerilekua (hebreeraz: בריכת הסולטאן, Brechat HaSultan; arabieraz: بركة السلطان, Birket es-Sultan) Jerusalemgo Sion mendiaren mendebaldean antzinako ur-harrobia da. Eraikin hau garai bateko Jerusalem hiriko uraren hornitzerako sarearen partea izan zen. Aktiboa Otomandar Inperioaren amaiera arte egon zen. Gaur egun igerilekua udan lehortu egiten da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ziur aski eraikina Herodes I.a Handiaren garaikoa da. Historialari batzuen ustez igerileku hori Flavio Josefok Sugearen urmaela izenarekin aipatu zuen bera da. Ura Azpiko Akueduktoren bidez ailegatzen zen.[1] Gurutzaden garaietan Lacus Germani izenarekin ezagutzen zuten.[2] XVI. mendean Suleiman I.a sultan otomandarrak konpontzeko eta zabaltzeko agindua eman zuen; geroztik Sultanaren igerilekua izenarekin ezagutzen da.
Egungo egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, udetan, igerilekua lehortuta gelditzen da. Hilabete horietan espazioa kontzertuak eta jaialdiak egiteko erabiltzen da.[3]