Suleiman I.a
Suleiman I.a (otomandar turkieraz: سليمان Suleymān; turkieraz: Süleyman; 1494ko azaroaren 6a - 1566ko irailaren 6a) Otomandar Inperioko hamargarren sultana izan zen. Haren erreinaldiak 1520 eta 1566 artean iraun zuen eta luzeena izan zen. Mendebaldean Suleiman Bikaina edo Handia du ezizena[1]; Ekialdean, berriz, Legegilea (turkieraz: Kanuni; arabieraz: القانونى, al‐Qānūnī), otomandar sistema legala guztiz eraberritu zuelako.
Suleiman XVI. mendeko Europako monarkarik nagusietako bat izan zen. Belgrado, Rodas eta ia Hungaria osoa konkistatu ondoren, 1529an Vienako setioan geldiarazi zuten. Safavidar leinuaren aurkako bere borrokan Ekialde Ertaina eta iparraldeko Afrika Aljeriaraino ere konkistatu zituen. Bere erreinaldian, otomandar itsas armadak Mediterraneo itsasoa ez ezik, Itsaso Gorria eta Persiar golkoa ere menderatu zituen[2].
Poeta izateaz gain, kultura eta arteak bultzatu zituen bere erresuman. Bost hizkuntza menperatzen zituen: otomandar turkiera, arabiera, serbiera, txagataiera, persiera eta urdua. Otomandar ohitura hautsiz, bere haremeko Roxelana izeneko neska batekin ezkondu zen. Horrek Hürrem Sultan bilakatu eta gortea guztiz kontrolatu zuen. Haren seme Selim II.ak ordezkatu zuen.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Merriman, Roger Bigelow. (1944). Suleiman the Magnificent, 1520–1566. Cambridge, Massachusetts: Harvard University Press OCLC .784228.
- ↑ Mansel, Phillip (1998). Constantinople : City of the World's Desire, 1453–1924. New York: St. Martin's Griffin. ISBN 978-0-312-18708-8 61. orr.
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Suleiman I.a ![]() |
![]() |
Artikulu hau Turkiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |