Sumendien Parke Naturala

Koordenatuak: 29°00′07″N 13°40′33″W / 29.001983°N 13.675922°W / 29.001983; -13.675922
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sumendien Parke Naturala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Motaparke natural
Azalera99,9 km²
Geografia
Map
Koordenatuak29°00′07″N 13°40′33″W / 29.001983°N 13.675922°W / 29.001983; -13.675922
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kanariak
ProbintziaLas Palmas
UdalerriaTinajo
Leku geografikoaLanzarote

Sumendien Parke Naturala (gaztelaniaz: parque natural de los Volcanes) Lanzaroten dagoen parke naturala da. 10.158 hektarea ditu Tinajo, Tías eta Yaiza udalerrietako lursailak barne hartuz. 1987ko ekainaren 19an izendapena jaso zuen. Timanfayako Parke Nazionalaren mendebaldeko muga inguratzen du.

Jatorri bolkanikoko lursaila da, laba solidotzearen ondorioz sortutako formazio bitxiak dituena. Landaretza oso urria da, XVIII. eta XIX. mendeko azken erupzioen aurreko material zaharrenen eremuetan izan ezik. Han likenak ugaritzen dira, eta ia ehun espezie ezberdin daude. Eremu freskoenetan Aizoon hispanicum eta Aeonium lancerottense espezietako landareak ugariak dira. Faunari dagokionez, narrastiak eta hegaztiak dira nagusi, eta ondo egokitu dira parkearen aparteko baldintzetara.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]