Super Nintendo Entertainment System

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Super Nintendo americana (1991)


Super Nintendo europea (1992)

Super Nintendo Entertainment System edo Super NES (SNES edo Super Nintendo bezala ere ezaguna) 16 biteko bideojoko kontsola da. Nintendok 1990 eta 1993 artean kaleratu zuen Ipar Amerika, Europa, Australasia (Ozeania) eta Hego Amerikan. Japonia eta Asia hegoekialdean Super Family Computer, Super Famicom edo laburtuta SFC izenarekin kaleratu zen. Hego Korean Super Comboy deitzen zioten eta Hyunday Electronicsek banatu zuen. Orokorrean bertsio guztiak berdinak diren arren, zonalde desberdinetako bideojokoak eta kontsolak ez dira bateragarriak.

Super Nintendo Entertainment System Nintendok ekoitzitako mahaigaineko bigarren kontsola izan zen, Nintendo Entertainment Systemen ondorengoa. Super Nintendoak hainbat berrikuntza ekarri zituen irudi eta soinu arloetan.

SNES arrakasta globala izan zen. Merkatuan erlatiboki berandu sartu arren eta Ipar Amerikan Segaren Genesis kontsolarekin konpetentzi handia izan zuen arren, 16 biteko kontsolen aroan kontsolarik salduena izan zen. 1990eko hamarkadaren hasieran Sega Mega Drive kontsolarekin sekulako lehia bizia izan zuen, bideojokozale eta historialariek "kontsolen gerra" izendapenaz deitua.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Super Nintendo Entertainment System Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Nintendo Entertainment System
Super Nintendo
1991 - 2003
Ondorengoa
Nintendo 64