Surfa Donostian

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zurriola hondartza da surfa Donostian praktikatzeko leku ezagunena.

Donostiak surfa praktikatzeko hainbat aukera eskaintzen ditu: Zurriola da surfa praktikatzeko leku ohikoena, baina Kontxan eta Ondarretan ere egiten da, udazkenetik udaberrira bereziki, itsas handiarekin eta bainu-zalerik egoten ez denean. Surferako leku bitxia Urumea ibaia ere izaten da batzuetan, marea bizietan eta itsas handiarekin, Urumeako bokalera olatu handiak sartzen direnean. Surfaren aitzindariak Inaki Artetxe, 1964 urtean Zurriolan lehen aldiz surf egin zuena, berak egindako ohol batekin, eta Javier Artetxe bere anaia izan ziren, Espainiako lehen surf txapelduna izan zena. Marta Huércanos donostiarra ere Espainiako txapelduna izan zen. Horien ondoren, beste zenbait surflari ezagun ere izan ziren. Egun, Donostiako Zurriola hondartzak mundu osoko surflariak erakartzen ditu. Aldi berean, Donostian Surfilmfestibal surf film jaialdia ospatzen da urtero.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.