Surfa Udako Olinpiar Jokoetan
| Surfa Udako Olinpiar Jokoetan | |
|---|---|
| Mota | kirol lehiaketa errepikakorra |
| Honen parte da | Udako Olinpiar Jokoak |
| Antolatzailea | Nazioarteko Olinpiar Batzordea |
| Kirola | surf |
Olinpiar Jokoetan surf lehiaketa egiten da Tokion 2020an egindako edizioaz geroztik. Lehiaketak bi kategoriatan egiten dira: emakumezkoena eta gizonezkoena.
Munduko Txapelketaren atzetik, nazioarteko surf lehiaketa nagusia da olinpiar jokoetan egiten dena. Nazioarteko Batzorde Olinpikoak (NOB) antolatzen du, Nazioarteko Surf Elkartearekin (ISA) batera.
Lehiaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirol honen lehen edizio olinpikoan, Tokion 2020an egindakoa, 20 emakumek eta 20 gizonek hartu zuten parte. Lehiaketa formatua ezberdina izan zen ISAk egindako beste ekitaldiekin alderatuta: bi txanda egin ziren, hasierakoa eta nagusia; hasieran, lauzpabost surflariko serieak egin ziren, baina nagusia binaka zuzenean kanporatzeko koadroa izan zen: bi finalerdietako irabazleak urrezko domina lortzeko borrokan, eta galtzaileak brontzezkoa eskuratzeko lehian.[1]
Edizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| zk. | urtea | hiria | egoitza |
| 1 | 2020 Tokio | Chiba | Tsurigasaki hondartza |
| 2 | 2024 Paris | Tahiti | Teahupo'o |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizonezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| zk. | urtea | |||
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2020 Tokio | Ítalo Ferreira | Kanoa Igarashi | Owen Wright |
| 2 | 2024 Paris | Kauli Vaast | Jack Robinson | Gabriel Medina |
Emakumezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| zk. | urtea | |||
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2020 Tokio | Carissa Moore | Bianca Buitendag | Amuro Tsuzuki |
| 2 | 2024 Paris | Caroline Marks | Tatiana Weston-Webb | Johanne Defay |
Domina taula
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| zk. | herrialdea | guztira | |||
|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 0 | 0 | 2 | |
| 2 | 1 | 1 | 1 | 3 | |
| 3 | 1 | 0 | 1 | 2 | |
| 4 | 0 | 1 | 1 | 2 | |
| 4 | 0 | 1 | 1 | 2 | |
| 5 | 0 | 1 | 0 | 1 | |
| guztira | 4 | 4 | 4 | 12 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Surfing | Olympic Sport» Tokyo 2020 (web.archive.org) 2021-07-01 (kontsulta data: 2024-08-16).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Surf Jeux Olympiques NBO
- (Ingelesez) Olympedia: surfing