Chiba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Chiba
千葉市
 Japonia
Folk museum in Chiba.JPG
Chibako folk museoa
Flag of Chiba, Chiba.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Kantō
Chiba
Alkatea Toshihito Kumagai
Izen ofiziala 千葉市
Jatorrizko izena 千葉市
Postakodea 260-8722
Geografia
Koordenatuak 35° 36′ N, 140° 06′ E / 35.6°N,140.1°E / 35.6; 140.1Koordenatuak: 35° 36′ N, 140° 06′ E / 35.6°N,140.1°E / 35.6; 140.1
Chiba hemen kokatua: Japonia
Chiba
Chiba
Chiba (Japonia)
Azalera 272,08 km²
Demografia
Biztanleria 974.759 bizt. (2017ko maiatzak 1)
Dentsitatea 3.586,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1921
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Wujiang District, Montreux, Asuncion, Houston, North Vancouver, Tianjin, Quezon Hiria eta Suzhou
http://www.city.chiba.jp/ www.city.chiba.jp

Chiba (千葉市 Chiba-shi?) Japoniako hiria, izen bereko prefeturako hiriburua. 2012ko erroldaren arabera 962.624 biztanle ditu.

Kantō eskualdeko porturik garrantzitsuenetarikoa dago Chiban. Gehienbat bizileku-hiria den arren, badaude fabrika, lantegi eta industria-establezimenduak ere kostan zehar.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chibaren idazkerari erreparatuz kanji karaktereek "mila hosto" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tokiotik hego-ekialdera dago, Tokioko Badian. Tokio eta Chiba lotzeko hiru bide nagusi daude, Sobu, Keiyo eta Keisei Chiba.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chiba hiriaren lehenengo aipamena XI mendekoa da, Taira Tsuneshige gerlariaren emigrazioan aipatzen da. Lurraldearen buru bihurtu zenean Chiba Tsuneshige (千葉常胤) izena hartu zuen. Chiba gaztelu-hiria bihurtu zuen eta Chiba leinuari hasiera eman zion.

XVI mendean Chibatarren zerbitzariak ziren Hara leinukoek boterea eskuratu zuten. Hurrengo urteetan leinuen arteko borrokak izan ziren eta hainbat eskutatik pasa ondoren Toyotomi Hideyoshik konkistatu eta Chiba eta Sakai leinuko kideak anikilatyu zituen.

Meiji berrezarkuntzaren ondoren trena Chibara iritsi zen eta inguruko herri handiena bihurtu zen. 1921ean prefetura ezarri zenean Chiba izena eman zitzaion. XX mendearen hasieran inguruko herri txiki ugari barneratu zituen eta 1945etik aurrera Tokioko Badiari kendutako lur ugari eskuratu zituen.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Chiban sei auzo nagusi (ku) daude:

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Chiba)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 9.1 12.1 17.5 21.9 24.4 27.6 29.9 26.1 20.9 16.2 11.8 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 4.9 5.1 8.0 13.4 17.9 20.9 24.3 26.3 22.6 17.1 12.2 7.5 15
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.7 1.3 4.0 9.5 14.2 18.0 21.5 23.4 19.7 13.7 8.2 3.2 11.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 49.2 67.0 94.1 109.7 95.6 140.7 105.5 120.8 177.4 157.7 84.9 47.2 1249.8
Eguzki orduak 173.8 146.0 159.9 157.7 179.9 116.6 141.3 183.3 116.1 127.7 135.3 167.6 1805.2
Hezetasuna (%) 55 58 62 69 71 79 80 78 78 72 67 59 69
Iturria: NOAA (1961-1990) [1]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

JEF United Ichihara Chiba futbol taldea bertakoa da eta Furukawa Electric izenarekin Asiako Txapeldunen Liga irabazi zuen 1986an. Chiba Lotte Marines beisbol taldea lau aldiz izan da Japoniako txapelduna.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Chibako folk museoa.
  • Chibako kaiko dorrea
  • Makuhari Messe konbentzio zentroa.
  • Chibako Zientzia eta Industria museoa

Bitxikeriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X Japan rock taldeak euren hasierako kontzertuetako bat Chiban eskaini zuen. William Gibsonen Neuromante zientzia-fikziozko nobelaren lehen partean ere hiria aipatzen da izenburuan, "Chiba Cityko Bluesak" (I. eta II. kapituluak); nobela hori hartzen dute mugimendu ziberpunkaren aitzindaritzat.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Senidetutako hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chiba Aldatu lotura Wikidatan