Suzanne Schulting

Wikipedia, Entziklopedia askea
Suzanne Schulting

Bizitza
JaiotzaGroningen1997ko irailaren 25a (26 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Familia
AitaJan Schulting
Hezkuntza
HeziketaDutch Language Institute (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpista laburreko abiadura patinatzailea eta izotz gaineko abiadura-patinatzailea
Pisua65 kilogramo
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: suzanneschultingNL Twitter: suzanschulting Instagram: suzanneschulting Olympic.org: suzanne-schulting Edit the value on Wikidata

Suzanne Schulting (Groningen, 1997ko irailaren 25a), patinatzaile herbeheretarra da. Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko bost domina eskuratu ditu, 2018an eta 2022an. Horretaz gain Munduko orotako txapelduna izan da birritan eta Europakoa hirutan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zortzi urte zituela distantzia laburreko abiadura probak jokatzen hasi zen Heerenveenen eta 2016ko Gazte mailako munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen 1.500 metrotako distantzian, Sofian.

2018ko Pyeongchangeko Jokoetan brontzezko domina lortu zuen 3.000 m errelebotan eta ondoren urrezkoa 1.000 metrotako proban. 20 urte baino ez zituen eta Neguko Olinpiar Jokoetan urrezko domina bat lortzen zuen kirolari gazteena izan zen, kirol guztiak kontutan hartuta. Urte hartan Herbehereetako emakumezko kirolari onena izendatu zuten Suzanne Schulting[1].

2018-2019 denboraldian Munduko eta Europako txapelduna izan zen Orotako sailkapen nagusian. Hurrengo denboraldian Europan berriz txapelduna izan zen baina COVID-19 pandemiaren eraginez Munduko txapelketak bertan behera gelditu ziren. 2021ean berriz gailendu zen Europa eta Munduko orotako txapelketatan. Bigarren honetan jokaturiko lau espezialitateak irabazi zituen eta baina orotako sailkapena ere[2].

2022ko Pekingo Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen 500 metrotako proban eta ondoren urrezkoa 1.000 metrotakoan eta 3.000 m errelebotan. 1.000 metrotako final laurdenetan munduko errekorra ezarri zuen gainera[3].

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguko Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
2018 Pyeongchang ( Hego Korea) 3. postua, brontzezko domina 3.000 erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
2022 Pekin ( Txina) 1. postua, urrezko domina 3.000 erreleboak
2022 Pekin ( Txina) 2. lekua, zilarrezko domina 500 m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2017 Rotterdam ( Herbehereak) 3. postua, brontzezko domina 1.000 m
2018 Montreal ( Kanada) 2. lekua, zilarrezko domina 3.000 erreleboak
2019 Sofia ( Bulgaria) 1. postua, urrezko domina Orotako sailkapena
2019 Sofia ( Bulgaria) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
2019 Sofia ( Bulgaria) 3. postua, brontzezko domina 500 m
2021 Dordrecht ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina Orotako sailkapena
2021 Dordrecht ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina 1.500 m
2021 Dordrecht ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina 1.000 m
2021 Dordrecht ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina 500 m
2021 Dordrecht ( Herbehereak) 1. postua, urrezko domina 3.000 m erreleboak

Errekorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proba Errekorra Data Tokia
500 m 37.71 2020ko abenduaren 27an Heerenveen ( Herbehereak)
1.000 m 1:13.97 2020ko abenduaren 28an Heerenveen ( Herbehereak)
1.500 m 2:04.40 2014ko abenduaren 16an Heerenveen ( Herbehereak)
3.000 m 4:23.78 2014ko abenduaren 20an Heerenveen ( Herbehereak)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]