Svendborg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Svendborg
 Danimarka
Svendborg - strædet Kattesundet, Vor Frue Kirke bagved.JPG
bandera

armarria

Administrazioa
Herrialdea  Danimarka
Eskualdea Hegoaldeko Danimarkako eskualdea
Postakodea 5700
Geografia
Koordenatuak 55° 03′ 35″ N, 10° 36′ 36″ E / 55.059722222222°N,10.61°E / 55.059722222222; 10.61Koordenatuak: 55° 03′ 35″ N, 10° 36′ 36″ E / 55.059722222222°N,10.61°E / 55.059722222222; 10.61
Svendborg hemen kokatua: Danimarka
Svendborg
Svendborg
Svendborg (Danimarka)
Azalera 417 km²
Demografia
Biztanleria 27.009 biztanle (2011)
Metropolia 58.998
Dentsitatea 64,77 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1229
Webgunea http://www.svendborg.dk/

Svendborg Danimarkako Hegoaldeko Danimarkako eskualdean dagoen hiria da, Fionia uharteko bigarren hiria hain zuzen ere. 2003an merkatal hiri bihurtu izanaren 750 urteurrenaz koinzidituz "Danimarkako urteko hiria" izendatu zuten.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Svendborg Fionia uhartearen hegoaldean kokaturik dago. Lau uharte txikiagok babesten dute hiria, Tåsinge eta Thurø (udalerri barnean daudenek), eta Langeland eta Ærø uharteek.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1229an Valdemar II.aren eskutitz batean aipatzen da Svinæburgh izenarekin. Izenaren jatorria ez dago argi, danieraz svin zerria baita eta marsvin mazopa, beraz zerriak edo mazopak dauden hiria izango litzateke.

1236an Frantziskotar monasterioa eraiki zen herrian eta bertan iraun zuen 300 urtez. 1253an merkatal hiri eskubideak jaso zituen eta harresi eta babes dorreak eraiki ziren, armarriko hiru dorreak izan bide ziren, zeinetako bi dorrek "Skattertårnet" eta "Kyseborg" izenak zituzten eta hirugarrenaren izenik ez da gorde. Svendborgtik ekialdera zegoen Ørkild gazteluan apezpikua bizi zen baina herritarren erregearen alde egin zuten 1536ko Erreforman.

1536tik aurrera hasieran garapena ezagutu bazuen ere hurrengo bi mendetan izurriteak, suteak eta atzerritarren okupazioak ezagutu zituen.

XIX. mendeko Industria Iraultzak onura handiak ekarri zizkion hiriari eta popolazioa asko handitu zen. A. P. Moller-Maersk Group itsas garraio enpresa multinazionala bertan sortu zen.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Svendborg Aldatu lotura Wikidatan