Izurri pneumoniko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Izurri pneumoniko
Yersinia pestis.jpg
Deskribapena
Mota izurri bubonikoa
lymph node disease Itzuli
Espezialitatea infektologia
Arrazoia(k) Yersinia pestis
Sortzen du Izurri Beltza, Great Plague of 1738 Itzuli
third plague pandemic Itzuli
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikak Estreptomizina, gentamizina, doxiziklina eta Ziprofloxazino
Identifikatzaileak
GNS-10-MK A20.0
GNS-9-MK 020.0
DiseasesDB 14226
MedlinePlus 000596
eMedicine 000596
Disease Ontology ID DOID:10773 eta DOID:10773

Izurri pneumonikoa izurri mota bat da, Yersinia pestis bakterioak sortutakoa. Izurri bubonikoaren konplikazioa izan daiteke, baina baita gaitz autonomoa ere, izurri bubonikarik gabe hartutakoa.

Bi bidetik harrapa daiteke:

  • beste gaixo batek kutsatuta: aire bidetik kutsatzen da. Izurri pneumonikoa kutsakorra da oso. Bakterioa gaixoaren biriketan dagoenez, eztula egiterakoan kanporatu egiten da, gripearen edo pneumoniaren antzera. Gaixoaren espektorazioek tanta kutsakorrak dituzte, tanta bakoitzean milioika bakterio patogeno egonik.
  • izurri bubonikoaren ondorioz: tratatu ezean, izurri bubonikoa izurri pneumonikoa bihurtzen da. Mikrobioak buboietatik odolera pasatzen dira eta biriketara irits daitezke.

Gaitzaren inkubazio epea oso laburra da, batez ere kutsapenaren ondorioz harrapatu denean: 1-2 egun artekoa, bakterioak aire bidetik gorputzean sartu direnetik.

Buruko mina, sukar handia, ahultasuna eta pneumoniaren seinaleak (disnea -arnasa hartzeko zailtasuna-, eztula eta odolezko espektorazioak) dira sintomarik ohikoenak.

Gaixotasun larria da, pronostiko txarra duena (hilgarritasun tasa: %95). Tratamendu antibiotikoa lehenbailehen hasi behar da heriotza saihesteko. Estreptomizina eta kloranfenikola dira antibiotiko erabilienak.

Izurri pneumonikoa, izurri bubonikoarekin batera, Erdi Aroan agertutako Izurri Beltzaren eragilea izan zen. Pandemia horrek Europako bazterrak astindu zituen XIV. mendean, milioika hildako eraginez.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Izurri pneumoniko Aldatu lotura Wikidatan