Tabirako saskibaloi kluba
Artikulu hau hobetzeko lanean ari da wikilari bat. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Tabirako saskibaloi kluba | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Saskibaloi-taldea |
Herrialdea | Bizkaia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Historia | |
Sorrera | 1960 |
webgune ofiziala |
Tabirako saskibaloi kluba, 1960. urtean Durangon (Bizkaia) sorturiko kirol elkarte pribatu eta irabazi asmorik gabekoa da.
Saskibaloiaren praktika sustatzen jarduten du era zuzenean eta bidezkoan, gizonen zein emakumeen artean, betiere durangaldeko gazteen artean elkarlana, elkartasuna eta tolerantzia baloreak bultzatzen dituen heziketarako tresnatzat hartuta. Entitate horretako zuzendaritzakoak, jokalariak, entrenatzaileak zein laguntzaileak boluntarioak dira. Honengatik denagatik heziketa zentroen eta klubaren arteko lotura dago, kirol eta entrenatzaileen prestakuntza sailak norabidea zehazten duela, zentroko heziketa ildoarekin koordinaturik.
Kirolerako ahalmenak trebatzen diren zentroetan kirolaren alde hezitzailea azpimarratzen duten balore pedagogikoak bultzatzen dituzte, esaterako, esfortzurako almena, autokontrola, bizimodu osasungarria, bizi-kalitatea, taldekidea izatea, elkarlana, arauak errespetatzea, arduratsua izatea, eta pertsonaren garapenerako hain garrantzitsuak diren autoestimua eta segurtasuna indartzea. Labur esanda, SASKIBALOIA ALDE FISIKO ETA PSIKOLOGIKOEN GARAPENERAKO NAHIZ GIZARTE DIMENTSIORAKO ERABILTZEA.
Entrenatzaileak esfortzurako eta hobetzeko euren ahalmena eskaintzen dute, hala nola gidaritza, bizi-ohitura osasungarriak, nork bere gaitasunak eta mugak onartzeko ahalmena, elkar ulertzea, jendearekiko malgutasuna, saskibaloirako oinarrizko heziketa eta jendetza erakartzen duten kirolen aurreko jarrera kritikoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1962-1963 denboraldian Jesuiten antzinako frontoia utzi eta azokako arkitektura konplejura pasatu zen. Jokua zabalera egiten zuten, egungoaren kontrara. Pasadizo bat aipatzearren, denboraldi hartan Basilio Aranak Real Madrilgo Presidenteari, Santiago Bernabeuri, idatzi zion, haren taldeak erabiltzen zituen baloietako bat eskatzeko. Arin jaso zen erantzuna; gizon biak ezagunak ziren, Gerra Zibilean kideak izan baitziren, hargatik hainbat baloi bidali zituzten.
Denboraldi berean, 62-63. urtekoa, jokalariak Durangokoak izan behar zutela erabaki zuten. Garai hartan Aita Zabalak gazteentzako Jesuitetako Tabira-Loiola taldea sortu zuen, hasieratik Tabirako eskumenekoa izan dena.
1972-1973ko denboraldian Baqué anaiak klubeko babesleak izaten hasi ziren. Ordudanik oso lotuta azaldu dira Tabirako Kluba eta Cafés Baqué.
1973-1974 emakumezko lehenengo taldea sortu zuten, Junior kategoriakoa, Rafa Zabala entrenatzailea izanik.
FEDERATURIKO SENIOR taldeak eredu dira prestakuntzan diharduten taldeentzat. Jokalari gehienak, bere ikasketak edo lanak eduki arren (ingeniaritza, irakaskuntza, kazetariak, langileak...) boluntarioak dira oinarrizko taldeak entrenatzen. Beste arrazoi bat da heziketa eta kirola loturik daudela esateko.
Era berean, babesleekin egon litezkeen arazoak ere oztopoa izan daitezke, sariak eta laguntzak ez baitira berdin eskaintzen gizon zein emakumeentzat. Talde hau aspaldidanik dabil borrokan berdintasun hori lortzeko.
Edozelan ere, sorreratiko klub honen filosofia kontuan harturik (lizentzia gehien dituen Euskadiko kluba eta irabazi asmorik gabekoa), pozik egoteko arrazoi ugari ditu, Bizkaiko zein Euskadiko sariak, estatuko azpitxapelketako hain kementsua den Bartzelonaren aurka, Madrilen aurka...eta horrek dakarren ospea komunikabideetan (prentsa, Internet...).
Kategoría desberdinetako jokalari batzuk probintziako, erkidegoko eta estatuko hainbat selekziotan jokatzen dute.[1]
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klubak bere ahaleginak bideratuko ditu ondorengo helburuok bermatzeko asmoz:
● Saskibaloian neskek zein mutilek berdintasun egoeran jardutea.
● Gizon eta emakumeak kirolaren arloan berdintasuna lortzeko borrokatzera animatzea.
● Gazteen kirolarekiko zaletasuna, maila eta funtzio guztiei dagokienez, bultzatzea.
● Jokalariei sariak, lehiatzeko aukerak eta abarrak edukitzen laguntzea.
Jarduerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010 urtean klubak 50 urte bete zituen eta liburu bat ere kaleratu zen. Gala bat ospatu zen San Agustin Kultur Gunean Durangoko Orfeoia, Kriskitin dantza taldea, eta Andeka Gorrotxategi tenorea eta Patxi Azurmendi biolonisten emanaldiarekin.
2023-24: emakumezkoen lehen taldeko 50. urteurrena. Denboraldi horretan, jokalari ohien lagunarteko neurketa ospatu zen Gabonetan, Lilakrosean omenaldia jaso zuten. Euskera bultzatuz Korrikan ere parte hartu zuten.
Herri Bazkari antolatu zen 50 urteetan zehar pasatutako jokalari, entrenatzaile, delegatu eta zuzendariekin.
San Agustinen 50 urteurreneko gala ospatu zen, urte hauetan guztietan zehar igarotako arropa eta argazki erakusketa batekin. Denboraldia amaitzeko Juanjo Morenoren omenez clinic bat ospatu zen.
Saskibaloia kaleratu: 3x3 torneoa antolatzen da saskibaloia kaleratzeko asmoarekin, lehendabizi Ezkurdi plazan eta 2023-2024 urtean, Merkatu plazan.
Eskolen arteko gabonetako txapelketa: Gabonetan eskoletan eta Landako Polikiroldegian Durangoko eta durangaldeko eskolen arteko txapelketa antolatzen da urtero.
2024. urtea: Gizarteratzea. Tabirako Alai Talde Berria. Klubaren historian lehenengo aldiz, Adimen Urritasuna duten Tabirakoko Baque taldea sortu zen.[2] Tabirakoren historiako 65 urteetan zehar, aurrerapauso ikaragarria eman da berdintasunaren arloan.
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008an Eusko Jaurlaritzak emandako aukera berdintasunaren aldeko kirolean Euskadi saria jaso zuen.
- 2009: Tabirako saskibaloi klubak Durangoko jaietan txupinazoa botatzeko eta pregoia irakurtzeko ohorea izan zuen.[3]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
2012ko denboraldiaren aukezpena
-
2020ko denboraldiaren aukezpena
-
Tabirako Baque taldeko kideak 2022an Donostian igoera lortu ostean.
-
2024ko denboraldiaren aurkezpena
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Página oficial de Tabirako ST | Tabirako ST» www.tabirako.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ «Página oficial de Tabirako ST | Tabirako ST» www.tabirako.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).
- ↑ ARANBARRI, M.. (2009-10-10). «Los 'Sanfaustos' abren fuego» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-11-06).