Takeda Shingenen hogeita lau jeneralak
Itxura
Takeda Shingenen hogeita lau jeneralak (japonieraz 武田二十四将) Japoniako Sengoku aroan komandante ospetsuen taldeetako bat izan zen. Hogeita lau jeneral hauek, Takeda Shingenen armadako konfidantzazkoenak ziren. Horietatik ia herena, Nagashinoko guduan hil ziren, 1575ean, Oda Nobunagaren armadaren aurka borrokatu zutenean.
Hogeitalau jeneralak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Akiyama Nobutomo, Shinano probintziaren inbasioan parte hartu zuena
- Amari Torayasu, Uedaharako guduan hil zena, 1548an.
- Anayama Nobukimi, Mikatagaharako gudua eta Nagashinoko guduaren ondoren, Tokugawa Ieyasurekin aliatu zen eta Takeda Katsuyori garaitzen lagundu zion.
- Baba Nobuharu, Mikatagaharako guduan eta Nagashinoko guduan borrokatu zuen, azken honetan hil zelarik.
- Hara Masatane, Nagashinoko guduan hil zen, 1575ean.
- Hara Toratane
- Ichijō Nobutatsu, Takeda Shingenen anaia txikia, Nagashinoko guduan borrokatu zuena.
- Itagaki Nobukata, Uedaharako guduan hil zena, 1548an.
- Kōsaka Danjō Masanobu, partehartze garrantzitsu bat izan zuen Kawanakajimako laugarren guduan, baina ez zen Nagashinoko guduan egon.
- Naitō Masatoyo
- Obata Toramori, 1561ean hil zena. Dokumentatua dagoenez, 40 zauri jasan zituen 30 gudutan.
- Obata Masamori, zalditeria armada nagusiaren agintaritza izan zuen Nagashinoko guduan.
- Obu Toramasa
- Ohama Kagetaka, 1597an hil zena.
- Oyamada Nobushige, Kawanakajimako guduan, Nagashinoko guduan eta Mikatagaharako guduan borrokatu zuena.
- Saigusa Moritomo, Nagashinoko guduan hil zena, 1575ean.
- Sanada Yukitaka, Shingenen mendeko bihurtu zen Shinano probintziako daimyōa.
- Sanada Nobutsuna, Nagashinoko guduan hil zena, 1575ean.
- Tada Mitsuyori
- Takeda Nobushige, Takeda Shingenen anaia txikia, Kawanakajimako laugarren guduan hil zena, 1561ean.
- Takeda Nobukado, Takeda Shingenen anaia, 1582an hil zena.
- Tsuchiya Masatsugu, Mikatagaharako guduan borrokatu zuen eta Nagashinoko guduan hil zen, 1575ean.
- Yamagata Masakage, Mikatagaharako guduan eta Yoshidako setioan borrokatu zuen eta Nagashinoko guduan hil zen, 1575ean.
- Yamamoto Kansuke, estratega Kawanakajimako lau guduetan, gudu hauetan hil zelarik.
- Yokota Takatoshi, Toishiko setioan hil zena, 1550ean.