Itagaki Nobukata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Itagaki Nobukata

Bizitza
Jaiotza1489 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Japonia
Heriotza1548ko martxoaren 23a (egutegi gregorianoa) (58/59 urte)
Familia
AitaItagaki Nobuyasu
Seme-alabak
Jarduerak
JarduerakSamuraia

Itagaki Nobukata (japonieraz: 板垣 信方?, 1489 – 1548ko martxoaren 23a) Takeda klanaren zerbitzari bat eta Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat bezala hartua izan zen.

Nobukatak, Takeda Nobutora eta Takeda Shingen zebitzatu zituen, azken hau oraindik ume bat zenean, zaintzeko eta hezteko eman ziotelarik, eta, beraz, Takeda klanaren armadaren buruzagia izan zen Takeda Shingen adin heldura iritsi zen arte. 1545ean, Takato gaztelua hartu zuen arrakastaz, eta, hurrengo urtean, Uesugi Norimasa garaitu zuen. Garaipen hauekin, Takedatarren tropetan tropetan kide garrantzitsu bat bezala sendotu zen, eta taktikari trebe bat izatea frogatu zuen. Garaipen hauen ondoren, Nobukata, berekoi bihurtzen hasi zen, eta garaipen zeremoniak egiten zituen oraindik gudua amaitu gabe. Klaneko zerbitzarien artean zaharrena zenez eta Shingen hezi eta hazi zuenez, gutxi ausartzen ziren bere erabakiak zalantzan jartzera. 1547an, Nobutakak eta bere armadak, Murakami klanaren aurkako gudua ia galdu zuten, baina Hara Torataneren puntu-puntuko errefortzua jaso zuen. Shingenek, honako waka hau eskaini zion bere jarrera aldatzera bultzatzeko:

« Dare mo Miyo Mitsureba Yagate Kaku Tsuki no Izayofu Ana ya Hito no Yo no Naka »


« 誰もみよ 満つればやがて 欠く月の 十六夜ふ穴や 人の世の中 »


« Guztiek ikusten dute ilbete ederra ere, denboraren igaroan, bere forma aldatzen eta txikiago bihurtzen hasten dela. Gure bizitzan ere, honela dira gauzak »


1548ko Uedaharako guduan, Nobutakak, harrotuta eta garaipena berea izango zela sinetsita, bere zeremonietako bat deitu zuen. Murakamiren tropak berrantolatu egin ziren eta eraso egin zuten, Nobutaka eta Amari Torayasu hilez.