Edukira joan

Obata Masamori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Obata Masamori

Bizitza
Jaiotza1534
Herrialdea Japonia
Heriotza1582ko martxoaren 29a (47/48 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: local disease (en) Itzuli
Familia
AitaObata Toramori
Seme-alabak
LeinuaQ11460690 Itzuli
Jarduerak
JarduerakSamuraia

Obata Masamori (japonieraz: 小幡昌盛?, 1534-1582ko martxoaren 29a) , Obata Nobusada bezala ere ezaguna, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat izan zen, hauek, Shingenek erabateko konfiantza zutelarik.

Masamori, Obata Toramoriren semea izan zen, Heike klanaren ondorengoa, Kozuke probintzian jatorria zuena. 1560 inguruan, Masamorik Kozuke utzi zuen Takeda klanarekin bat egiteko, non, beranduago, Shinano probintziako Kaizu gazteluko jaun bihurtuko zen.

Masamori, sakikata-shu (konkistatutako etsai taldea) taldekoa zen arren, beti izan zen bere jaunari leial. Mimasetogeko guduan 1569an eta Mikatagaharako guduan 1573an borrokatu zuen, non zalditeria tropa baten buru izan zen. 1575eko Nagashinoko guduan, zalditeria talderik handienaren buru izan zen, zaldi gaineko 500 samuraik eta oinezko beste 1000k osatzen zutena. Erdiko konpainia Takeda Nobukadoren buruzagitzapean, Odaren lerroak eraso zituen Kozukeko beste daimyō batzuekin. Halako batean, Takedaren armadak aurrera egiten ez zuenez, etsaitasunak amaitzeko deia egin zen, baina ez aurretik baja handiak jasan gabe. Masamori, Nagashinon jasan zituen zaurien ondorioz, hil egin zen. Masamoriren semea, Obata Kagenori (1570-1644), bere aita hil ondoren, Tokugawa Hidetada shogunaren mirabe bihurtu zen, eta, honen zerbitzura, "Takeda Ryu Koyo Gunkan -sho" ospetsua osatu zuen, lan honetan oinarritu zelarik "Heihō Okigi-sho", Takeda klanaren estrategia liburu sekretua.