Bernat Etxepare Lizeoa

Koordenatuak: 43°30′15″N 1°27′09″W / 43.504163°N 1.452469°W / 43.504163; -1.452469
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bernat Etxepare Lizeoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°30′15″N 1°27′09″W / 43.504163°N 1.452469°W / 43.504163; -1.452469
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1985eko irailaren 1a
Izenaren jatorriaBernart Etxepare

Bernat Etxepare Lizeoa Seaska Ikastola sareak Baionan duen lizeo orokor, teknologiko eta profesional bat da, Baxoa (edo batxilergoa hegoaldean) hezkuntza-maila eskaintzen duena. Lizeoa Baionako Mayi Ariztia karrikan dago.

1969an sortu zen Seaska, hasieran bakarrik ume txikientzako lehen hizkuntza eskaintzen zen, baina urtez urte eskaintza hori zabaltzen joan zen eta horrela 265 ikasle ziren Beñat Etxepare Lizeoan 2016-2017 urterako, bigarren hezkuntzan eta batxilergoan.[1][2]

Etxepare Lizeoa (2017-09-04)

2020an hirurehun bat ikaslek[2] zuten aukera Bigarren hezkuntza eta batxilergoa euskaraz ikasteko. Emaitza onak lortzen dituzte Baxoan.[2][3]

Batxilergo sailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bernat Etxepare lizeoak oraingoz gehien bat batxillergo orokorra prestaketa eskaintzen du eta batxilergo teknologiko arloko adar bat, Frantses Hezkuntza sisteman diren lau sailetan:

  • Jendarte eta Ekonomia saila,
  • Zientzia saila. Bi berezitasun hautatu beharko dituzte ikasleek zerrenda honetan: Matematikak, Biziaren eta lurraren zientziak, Gizarte eta ekonomia zientziak, eta Fisika eta Kimika.
  • MKZT berriki zabaldu den teknologia adarreko Kudeaketa zientziak eta teknikak (STMG, hots Sciences et Technologies du Management et de la Gestion frantsesez)

Arlo profesionaleko 3. Prepa-Profesional (2017tik):

  • Batxillergo profesionala merkataritzan.
  • Batxillergo profesionala sozial alorrekoan.

Honez gainera, kirol berezitasuna ere eskaintzen du pilota sailean.

Azterketak frantsesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Azterketak Euskaraz»

Lizeoan ikasketak euskaraz gauzatzen dira, baina azterketa guztiak frantsesez egin behar izaten dituzte Historia Geografia gaikoak salbu. Azken urteetan eskaera sozial zabala izan da azterketak euskaraz ere egin ahal izateko. Erabat euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzen du "Baxoa Euskaraz!" elkarteak.[4] Etxepare lizeoko ikasleek ikasketak euskaraz, baina azterketak frantsesez egin arren, emaitza oso onak lortu izan dituzte[5]

Hegoalde zein Iparraldeko unibertsitateetako hauta-probak egiteko prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean segitzen den irakaskuntza curriculuma Frantses Hezkunde Nazionalak finkatua bada ere, eta horrek Frantziako unibertsitateetan sarrera ahalbideratzen badu ere, ikasle ugarik Hegoaldeko unibertsitateetan ikasketen segitzeko xedea du, euskaraz ikasteko aukera posiblea delako. Hori dela eta, Hegoaldeko unibertsitateetara sartu ahal izateko gainditu behar den selektibitatea edo hauta-proba prestatzen laguntzen du Lizeoak. Egun, proba hori Hegoaldean euskaraz egin daiteke, baina Hegoaldeko ikasketa programetan oinarrituta; bestela, Parisen ere egin daiteke, gaztelaniaz: bertan jartzen duten proba Iparraldeko programetatik hurbilago dago.

Barnetegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean segitzen den irakaskuntza sisteman, baxillergo aitzineko azken hiru ikasturteak lizeoan egiten dira. Ipar Euskal Herrian irakaskuntza euskaraz eskaintzen duen lizeo bakarra Bernat Etxepare lizeoa da. Iparraldeko edozein txokotako ikasle batek ikasketak euskaraz egin nahi baditu, Baionako lizeora jo behar du: hori dela eta, lizeoak barnetegia ere eskaintzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Etxegarai Urain, Eneko. (2017). «Zapore bereziko irekiera» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
  2. a b c Beñat Etxepare lizeoa. Aurkezpena.. (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  3. «Seaskako Etxepare lizeoa, Estatuko hoberena baxoaren emaitzetan» Sustatu.eus (iturria Naiz.info). 2016-04-02 (Noiz kontsultatua: 2018-09-10).
  4. «Desobedientzia ekintza baxoan: berrogei ikaslek euskaraz erantzun dute filosofiako azterketa» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  5. «Etxepare Lizeoa, Baxoaren emaitzetan onena Frantziako lizeo guztien artean» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-11-16).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]