Ikaskuntza dialogiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ikas komunitateko ikasleek, familiek, irakasleek-eta parte hartuko dute ikas prozesuan.

Pedagogian, ikaskuntza dialogikoak edo ikas prozesu dialogikoak gizartean errealitatea partekatua dela eta gizabanakoen ikaskuntza gizarte harremanez osatu behar dela baieztatzen duen teoria bat da[1][2]. Aldi berean,hezkuntzan sor daitezkeen ezberdintasunak gainditu nahian, konstruktibismotik osatu den pedagogia-filosofia ere bada. Praktikan, elkarbizitza arazoei aurre egiten die eta, ikas-taldetik inor baztertu gabe, eskola porrotaren kontra egiteko frogatutako metodologia inklusiboa dela egiaztatu da. Paulo Freire izan zen teoria honen aitzindaria. Horregatik, aipatu beharra dago bazterketak ekiditeko oso proiektu baliagarria dela.

Ikaskuntza dialogikoaren zazpi hatsarreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikaskuntza dialogikoa 7 hatsarreak
7 puntuko marigorringoa.
7 puntuko marigorringoa.

Ikaskuntza dialogikoa zazpi hatsarretan laburtu ohi da[3].

  • Berdinen arteko elkarrizketa. Elkarrizketa hauetan, irakasle eta ikasleek rol aldaketak egin ditzakete. Prozesuan parte hartzen duten guztiek elkarri entzuteko ahalegin handia egingo dute. Elkarrizketara ekartzen diren argudioak bere balio hutsagatik baloratuko dira, ekarpenek ez diote hierarkia mailari erreparatuko. Benetan garrantzitsua zer den adieraziko duen rolik ez da egongo. Iritzi guztiak entzun beharko dira.
  • Kultura adimena. Ikaste prozesuan parte hartuko duten denak, beraien kultura mailatik abiatuko dira. Ez dira batzuk kultuak eta beste batzuk kulturagabekoak edo ezjakinak izango. Kultura-adimena gizakien arteko harreman guztiei erreparatzen diena da. Adimen akademikoa eta adimen praktikoa bateratzen ditu. Gizartean adostasunak lortzeko behar diren adimenei erreparatzen die. Gaitasunei erreparatu behar zaie gabeziei baino gehiago. Zenbait kulturaren bazterkeria gainditu behar da.
  • Eraldaketa. Errealitatea alda daitekeela sinetsi behar da. Ikasketa dialogikoak jendea eta bere ingurunearen arteko harremana aldatzeko egiten da. Ikas komunitatearen (ikasleak, familiak, irakasleak) parte hartze aktiboa ikasketa prozesuari asko lagunduko dio. Ikasleen gaitasunak hobetzea bilatuko da. Ikasleen zoriona bilatuko da. Ikasleak testuinguruari egokitzea baino, testuingurua aldatzea izango da ikasketa dialogikoaren helburua. Paulo Freirek zioen gizakiok errealitatea aldatzeko izakiak garela, ez errealitateari egokitzeko. Arrakasta ikasle guztiek lor dezaketela da ikuspegi honetako beste hatsarre bat.
Ikaskuntza dialogikoa esparru formaletan eta esparru ez hain formaletan gauzatu daiteke.
  • Zentzua sortu. Guztion artean ikasketa prozesuari zentzua bilatu behar zaio. Baliabideak sortu behar dira pertsonen arteko harremanak aberatsago izan daitezen. Horretarako pertsonei beraiei entzun beharko zaie.
  • Dimentsio instrumentala. Baliabide teknologikoak ez daude ikasketa dialogikotik kanpo. Edozein baliabide erabiliko da baldin eta komunitatearen baitako harremanak horrela aberastuko diren. Baliabide teknologikoak ikas komunitate osoari helarazi beharko zaizkio. Analfabetismo digitalari edo gaitasun digital eskasei ere aurre egin beharko zaie.
  • Elkartasuna gizartean dauden eragileen artean. Erabaki demokratikoak. Bazterkeriaren kontrako borroka. Berdintasunean oinarrituriko ikasketa.
  • Desberdinen arteko berdintasuna. Pertsona guztiei pareko aukerak eman. Inor baztertu gabe. Atzeraturik zebiltzan hainbat ikasleri eman izan zaien laguntza bere kontra besterik ez dutela jokatu erakutsi dute hamaika ikerketek. Ikasleak bere talde naturaletik bakartu, laguntza bereziak jasotzeko, geroago bere taldera itzularazteko, teknika oso txarra dela ikusi da. Ikasleak zenbait errealitatera egokitzea baldin bada helburu, errealitate horiek aldatzeko inolako ahaleginik gabe, ikasleari eta bere familiari jaramonik egin gabe, oso emaitza txarrak ekarri ditu beti.

Ikaskuntza dialogikoaren teknikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrako diskurtsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasleak azterketa egiten. 1940.
Ikasleak ikasgelan lo.

Honako diskurtsoei aurre egiteko sortu zen i(ra)kasketa dialogikoa:

  • Gizartearen zenbait taldetan normala da eskola porrota handia egotea.
  • Familiak kultura eskasekoak baldin badira, familia horietako seme-alabek eskola porrotean erortzeko aukera handia dago.
  • Gizarteak ez bakarrik kultura akademikoko jendea, esku-langileak ere behar ditu.
  • Unibertsitatea: langabetuen fabrika. Unibertsitateak ezin ditu ateak gehiegi zabaldu, horrek etorkizunean frustrazioa ekarriko luke.
  • Gaurko ikasle asko, oinarri akademikorik gabe etortzen zaizkigu gure hezkuntza sistemako zenbait alorretara.
  • Diru gehiagorekin konpon liteke eskola porrota. Besterik ez dago.
  • Ikasle atzeratuak taldetik erauzi behar dira besteen martxa ez moteltzeko. Laguntza eman ahal bazaie emango zaie baina taldera besteen parean daudenean bakarrik itzuliko dira.
  • Zenbat eta etorkin eta ijito gehiago orduan eta zailago arrakasta akademikoa lortzea.
  • Etorkinentzat eta baztertuentzat, talde bereziak hobe.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Comunidades de Aprendizaje. Bases Teoricas» Scribd (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) «Aprendizaje dialógico – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Aprendizaje dialógico – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-03-04).
  4. (Gaztelaniaz) «Tertulias Dialógicas – Comunidades de Aprendizaje» utopiadream.info (Noiz kontsultatua: 2019-02-26).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]