Taldea (deabru)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Taldea kristau biblian aipatzen den deabru bat da. Itun Berrian Jesusek Gerasako gizon deabrudun bat sendatu zueneko pasarte bat aipatzen da.

Biblia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Markoren Ebanjelioan, 5:9, Jesusek honako hau dio, Gerasa lurraldean zegoela:

« Orduan, galdetu zion:

–Nola duk izena?
Hark erantzun:
–Taldea, asko gara eta.[1]

»


Lukasen ebanjelioan, 8:30, berriz ere, Jesus gerasatarren lurraldean zegoela, honako hau deskribatzen da:

« Orduan, Jesusek galdetu zion:

–Nola duk izena?
Hark erantzun:
–Taldea.
Deabru asko baitziren harengan sartuak.[2]

»


Mateoren Ebanjelioan, 8:28, gertakari horren bertsio bakarra azaltzen da:

« Jesus aintziraz beste aldera, gadaratarren lurraldera iritsi zenean, bi deabrudun atera zitzaizkion hilobi artetik bidera. Hain baitziren gaiztoak, ez zen inor ausartzen bide hartatik ibiltzen.[3] »


Jakob Erregearen Biblian deabru taldea osatzen zuten deabruei Jesusen beldurrez irudikatzen dira, Marko 5:10:

« Eta otoi eta otoi eskatzen zion [Jesusi] ez zitzala lurralde hartatik kanpora bidal.[4] »


Jesusek deabruak gizon hartatik kanporatu, eta, haien eskaerari erantzunez, deabruei txerri talde batean bizi zitezen baimena eman zien. Orduan, txerriak Galileako itsasoan ito ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]