Galileako itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Galileako itsasoa
Sea of Galilee 2008.JPG
Bathymetric map of Sea of Galilee.jpg
Kokalekua  Israel[1]
Koordenatuak 32°50′N 35°35′E / 32.833°N 35.583°E / 32.833; 35.583Koordenatuak: 32°50′N 35°35′E / 32.833°N 35.583°E / 32.833; 35.583
Garaiera 212.07 m
Eremua 166 km²
Zabalera 13 km
Luzera 21 km
Gehienezko sakonera 43 m
Arroa 2730[2] km²
Ertzaren luzera 53 km
Betebidea Jordan
Hustubidea Jordan
Uharteak 2

Galileako itsasoa edo Kinneret aintzira —antzina: Genesaret aintzira edo Tiberiadeko itsasoa[3] (hebreeraz כִּנֶּרֶת , "Kinéret" hebreerazko kinorretik (kinnor) bere formagatik, Zenbakiak 34:11, Josue 13:27, eta arabieraz بحيرة طبريا, Bujayrat Tibiriyā) mendebaldeko Asiako ur gezako laku bat da, Ekialde Hurbilean dagoena eta Israelen lurraldearen barnean, bere ipar-ekialdeko kostaldean dagoen 10 metroko zabalera duen kostalde lerro bat barne.

Bere jatorria tektonikoa da, Afrikako Rift Haran Handiarekin lotua dagoena, iparraldetik hegoaldera 21 kilometroko luzera eta ekialdetik mendebalderako 13 kilometrokoa , 48 metroko gehiengo sakonera eta, uraren mailaren azpitik, 212 metroko garaierarekin, munduko ur gezako lakurik baxuena bihurtzen duena. Bere sakonera gehieneko puntua, itsasoaren mailaren azpitik 260 metrora dago, bere zirkunferentzia gehiena 53 kilometrokoa eta bere hedadura 166 kilometro karratukoa diren bitartean.

Beste iturburu batzuetaz gain, jasotzen duen ur gehiena, Jordan ibaitik dator, iparraldeko kostaldean itsasoratzen dena, eta lakuaren hegoaldetik ura ateratzen duena. Bere ibarrean dauden herri garrantzitsuak Tiberiades eta Ein Gev dira. Kanalizatze lan berriek, hiriak ur gezaz hornitzea ahalbidetu dute, baita herrialdearen hegoaldean dagoen Negev basamorturaino nekazaritza ureztatzea ere. Israelen kontsumorako eta ureztatzerako ur edangarriaren %30a ematen du.

Laku hau garrantzitsua da kristauentzat, laku honen uren gainean, Jesus oinez ibili zela uste baitute. Lakua Biblian aipatzen da Israeleko erregeen garaitik[4]. Mendebaldeko ibarrean, Tiberiades hiria dago, Herodes Antipasek, Tiberio erromatar enperadorearen omenez eraikia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aaron T. Wolf, Hydropolitics along the Jordan River, United Nations University Press, 1995
  2. Exact-me.org
  3.   Euskaltzaindia, Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0164.pdf .
  4.   Oren, Michael B. (2005), La Guerra de los Seis Días, Bartzelona: RBA, ISBN 84-473-4603-X .


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Galileako itsasoa