Eztabaida:Jose Migel Barandiaran

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo,

Ezer baino lehen dagokionari eskerrikasko artikulu honetarako GureGipuzkoa.net atarian eskuragarri dagoen argazki bat erabiltzeagatik, bainan akats nimiño baten berri eman nahiko genuke.

Orain erakusten den argazkia Sigfrido Koch bildumako parte da eta bere lizentzia Creative Commons BY-ND da, eta ez BY-SA, beraz, gauzak txukun egite aldera, Koch bildumako argazkiak Wikimedia Commonsen ezin daitezke erabili. Pena da, baina argazkiaren lizentzia errespetatu beharko litzake.

Hala ere, GureGipuzkoan CC-BY-SA baimenpean dauden On Joxemielen argazki andana badagoelarik, hauetako bat erabiltzea eskatuko genizueke:

Milesker!

Ados. Oharra utzi dut Commons-en, ezabatu dezaten.--Unai (esan) 09:18, 20 Maiatza 2011 (UTC)

Iepa, Argazkia aldatu dut ta uste dut argazki hau txukunagoa dela. ondo izan. --GipuzkoaKultura 09:39, 24 Maiatza 2011 (UTC)

Izenburua aldatuko nioke artikuluari; kendu Jose Migel eta ezarri José Miguel. Azpitik Joxemiel hipokoristikoa agertzeari ondo deritzot.-GorkaAzk (eztabaida) 20:24, 1 otsaila 2013 (UTC)

Iritziak iritzi, EIMAren Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak lanean «Jose Migel Barandiaran» ageri da, eta zerrenda horiek dira euskal wikipedian gizabanakoen izen-deituretarako darabilgun irizpide nagusia (euskal wikipediako antroponimiako irizpideen berri zehatza izateko, ikus horri buruzko atala). --Xabier Armendaritz 2013-02-11, 16:56 (Eguzk.)
Ados. Jarri beharko litzateke horrelako erref. oharra Jose Migel[1] izenaren ondoan? "
  1. Izena horrela idaztea, euskal herritar horren aukera pertsonala izan zen.
-GorkaAzk (eztabaida) 08:48, 28 martxoa 2014 (UTC)
Ez dut horretarako beharrik ikusten. Ohar hori abizenetarako pentsatuta dago, abizenen idazkera estandarizatzeko joera dagoelako (Europako hizkuntza nagusietan, behintzat); ponteko izena pertsonalagoa da, ohikoak dira aukera pertsonal-pertsonalak, ez dirudite markatu beharrekoak. Hala, euskaldunen artetik eta Jose/Joxe osagaitzat duten izenetatik atera gabe, hor dituzu, inolako oharrik gabe, Joxan Artze, Joxantonio Ormazabal, Joxemi Zumalabe... --Xabier Armendaritz 2020-12-21, 17:39 (UTC)