Taqwacore

Wikipedia, Entziklopedia askea

Taqwacore Islamarekin eta kultura islamikoarekin zerikusia duen punk musikaren adar bat da. Kontzeptua Michael Muhammad Knightek sortu zuen The Taqwacores eleberrian. Hardcore eta Taqwa hitz arabiarraren elkartzetik sortutako hitza da. Taqwaren ohiko itzulpena "errukia" da edo "Jainkoaren beldur" izatea.

Lehen Taqwacore taldeak The Kominas, Vote Hezbollah eta the Sagg Taqwacore Syndicate izan ziren. Geroztik beste hainbat talde sortu dira, besteren artean, Diacritical eta Secret Trial Five.

Ez da musika mota zehatz bat, taldeek hainbat estilo nahasten dituzte, punketik hip-hoperaino, musika tradizio islandarrarekin nahasirik. The Kominas taldeak bere estiloa "Bollywood punk" bezala definitzen du, Sagg Taqwacore Syndicatek rap eta techno oinarridun musika egiten du eta Al-Thawra taldeak "raicore" estiloa lantzen du, arabiar rai musikan oinarriturik.

Kanpo linkak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.