Edukira joan

Tarawera ur-jauzia

Koordenatuak: 38°09′47″S 176°31′12″E / 38.163°S 176.52°E / -38.163; 176.52
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarawera ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak38°09′47″S 176°31′12″E / 38.163°S 176.52°E / -38.163; 176.52
Honen parte daTarawera River (en) Itzuli
Estatua Zeelanda Berria
Region of New ZealandBay of Plenty eskualdea

Tarawera ur-jauzia (ingelesez: Tarawera Falls) Zeelanda Berrian dagoen ur-jauzi bat da. Ipar uhartean aurkitzen da. Maorientzako toki sakratua da.

Kawerau hiritik joaten da Tarawera ur-jauzira. Baimen berezia behar da[1], leinu maorien eremua delako, eta ibilbidea ez da erraza, 45 minutu autoz egin behar da asfaltatu gabeko bideetan eta ondoren oinez 20 minutuko bidea dago[2].

Historia eta deskribapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duela 14.000 urte Tarawera sumendiak eztanda egin zuen eta Tarawera aintzira sortzeaz gain laba erriolitiko isuriak galeriak ireki zituen haitzean eta bertatik igarotzen da aintziratik datorren Tarawera ibaia.

Haitzetik 30 metrotako altueran dagoen irekiduratik ateratzen da ura ur-jauzia sortuz[3]. Euri sasoian ibaiaren emaria handitu egiten da eta bigarren ur-jauzi bat sortzen da 65 metrotako garaiera duena.

Ibaia Plenty badian itsasoratzen da, uhartearen iparraldean.

Te Arawa leinuko Ngāti Rangitihi taldea bizi da eskualdean eta ur-jauzia toki sakratutzat du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Txantiloi:En-nz «Walking and tramping» www.doc.govt.nz (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  2. (Ingelesez) «Tarawera Falls - Emerging from Tall Cliffs by Lake Tarawera» World of Waterfalls (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).
  3. Txantiloi:En-nz «Tarawera Falls Track» www.doc.govt.nz (Noiz kontsultatua: 2024-07-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]