Taslima Akhter
Taslima Akhter | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dhaka, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Bangladesh |
Lehen hizkuntza | bengalera |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Dhaka (en) |
Hizkuntzak | bengalera |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea eta fotokazetaria |
taslimaakhter.com |
Taslima Akhter (Dhaka, Bangladesh,1974) aktibista eta argazkilaria da. Daccako Unibertsitatean eta Pathshala Argazki Eskolan graduatu zen. Hainbat erakunde aktibistatako kidea da. Rana Plazako eraikinaren erorketa (2023) mundu osoan ezaguna egin zen haren argazki enblematikoari esker: gizon bat eta emakume bat ageri dira elkarren besoetan hilik.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taslima Akhter Dhakan jaio zen, 1974an.[1] Dhakako Unibertsitatean lortu zuen Zientzia eta Administrazio Publikoko masterra.[2] Unibertsitatean, Bangladesheko Ikasleen Federazioko kide izan zen.[2] Fotokazetaritza ikasi zuen Dhakako Pathshala argazki-eskolan.[3] Bere argazkien bidez, Akther saiatzen da arreta erakartzen gizarte- eta ingurumen-arazoetara, batez ere 2008tik, eta Bangladeshen krisi politiko garrantzitsura.[2] 2010ean, Magnum Fundazioaren beka bat jaso zuen bere lanagatik.[1] Dhakako Tasreen Garments fabrikak 2012an izandako sutea ere dokumentatu zuen.[2] Bangladesh eta Indiako hirietan lan egiten du hainbat proiektutan.[2] Mundu osoko erakusketa ugaritan aurkezten ditu argazkiak.[1]
Biplobi Nari Sanghati emakume-erakundeko eta Gana Sanghati Andolan talde aktibistako kidea da Akhter.[3] Garments Sramik Sangathanen koordinatzailea ere bada.[1][2] Aldi berean, Pathshala argazki-eskolan irakasten du.[3] Politikak garrantzi handia du Akhterren argazkilari-lanean.[3]
Azken besarkada
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko apirilean Rana Plazako eraikina erori ondoren, Akhterrek eta Pathshala eskolako beste argazkilari batzuek bertan hil ziren pertsonen bizitza dokumentatu zuten, eta erreskate-zerbitzuei lagundu zieten.[3][2] Istorio horiek Chobbish April: Hazaar Praner Chitkar izeneko liburuan bildu ziren.[3] Gertakari horretan, Akhterrek argazki bat atera zuen, non gizon bat eta emakume bat elkarren besoetan hil ziren.[4] Ezin izan zituen bi biktimak identifikatu.[5][6] Argazkiak hainbat izen jaso zituen: “Betirako besarkada”, “Mila ametsetako heriotza” edo “Azken besarkada”. Kritikak txalotua, sari asko jaso zituen.[4][7][8] 1.100 lagun hil ziren drama horretan, eta Akhterrek egoera aprobetxatu zuen Bangladesheko ehun-fabriketako segurtasun-baldintza negargarrien gainean arreta jartzeko eta, hartara, segurtasun-arau handiagoak eskatzeko.[4][4]
Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2010: Fotokazetaritzako Julia Margaret Cameron sariketako 3. saria, The Life and Struggle of Garment Workers dokumentalarengatik.[1]
- 2013: Timen 2013ko 10 argazki onenetan Azken besarkada argazkiarengatik.[1][9]
- 2013: Argazkilari onenaren saria Txinako 5. Dali International Photography Exhibitionen.[1]
- 2014: World Press Photo sariketako «Spot News» kategorian, hirugarren saria.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e f g Taslima Akhter. World Press Photo.
- ↑ a b c d e f g Hossain, Anika. (23 août 2014). Activism Through Photography. .
- ↑ a b c d e f Prashad, Vijay. (12 octobre 2015). «Workers' yarns» Himal magazine.
- ↑ a b c d Roy, Sourav. (31 mai 2013). «Why the 'Eternal Embrace' Photograph From Bangladesh Haunts Its Photographer the Most» Huffington Post.
- ↑ «Haunting Dhaka disaster picture: A last embrace after clothes factor collapse that killed 950» Mirror.co.uk 10 mai 2013.
- ↑ Pollack, Kira. (2 décembre 2013). «TIME Picks the Top 10 Photos of 2013» Time magazine.
- ↑ «Photography Oxford festival 2014» The Guardian 27 septembre 2014.
- ↑ Rana Plaza images win World Press Photo. .
- ↑ Kira Pollack, "TIME Picks the Top 10 Photos of 2013" Time (magazine), Accessed 16 November 2016
- ↑ 2014 Photo Contest. .