Time

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
hfhsdfgth
Lehen zenbakiaren azala.

Time , 1923. urtean New York Cityn, Amerikako Estatu Batuetan, sortutako astero argitaratzen den informazio orokorreko aldizkaria da. Henry Lucek eta Briton Haddenek sortu zuten.

Aldizkariak, egoitza desberdinak ditu mundu osoan zehar, eta edizio desberdinak. Europan (Time Europe) Londresen du egoitza. Ekialde Hurbila eta Afrikarako edizioak ere baditu eta, 2003tik aurrera, Hego Amerikakoa ere bai. Hong Kongen egoitza duen Asiako edizioa ere badu (Time Asia). eta Syndey hirian dagoen Ozeaniako edizioa. Eta, azkenik, 2008an ateak ireki zituen Kanadako edizioa. Guzti hauekin batera, AEBetako edizioa dago, irakurle gehien dituena.

Mundu maila kontuan harturik, Time aldizkaria da tirada handiena duen hedabidea. Edizio fisikoa eta digitala batuz, guztira 25 milioi irakurle ditu, hauen %80a AEBetakoak izanik.

Azken urteetan, zirkulazioa gero eta txikiagoa izan da. 2012an 3,3 milioikoa zen, eta 2017ean, 3 milioikoa.

Editore nagusia Nancy Gibbs zen 2017ra arte. Gaur egun, Edward Felsenthal da hedabidearen editore nagusia (2018).

Enpresa argitaratzailea Time Inc. da, Henry Lucek eta Briton Haddenek sortua. Talde mediatikoa, aldiz, Time Warner izan da 2017ra arte, 2018 urtarrilaren 31ean Meredith Corporationek Time Inc. erosi zuen arte US$2,8 bilioiren truke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Time aldizkariaren lehen zenbakiaren azala, 1923ko martxoaren 3koa. Azalean, Joseph G. Cannon, AEBetako Ordezkarien Etxeko buru ohia.

Time aldizkaria Henry Lucek eta Briton Haddenek sortu zuten 1923an, AEBetako informazio orokorreko lehen aldizkaria, alegia. Hasieran, erabaki zuten Facts izena jartzea aldizkariari, baina azkenean ez zuten aukera hori erabili eta Time izena erabiltzea erabaki zuten. Ezagutzera eman zen gehienbat urtero egiten zuten "Person of the Year" (Urteko pertsona) dela eta, urtero gizartean eragin handiena izan zuen pertsona aukeratuz. Sekzio honetan agertu dira, adibidez, Barack Obama edo Steve Jobs, beste batzuen artean. Aldizkariaren lehen zenbakian, 1923ko martxoaren 3an argitaratu zena, Joseph G. Cannon, garai hartako AEBetako Ordezkarien Etxeko burua.

1974ean, Time aldizkariaren editorial ofiziala bakarra argitaratu zen, AEBetako Richard Nixon presidentearen dimisioa eskatzen zuena.

Time Inc. talde argitaratzaile moduan, 1989an Warner Communications sortu zenean, Time aldizkaria Time Warnerren parte bihurtu zen, Warner Bros.-ekin batera. 2007. urtean, 1923an sortu zenetik, aldizkariaren argitalpen eguna aldatu zuten astelehenetatik ostiraletara. Modu horretan, irakurleek aldizkaria larunbatetan irakurtzeko aukera zuten.

2009an, Time aldizkariak, Mine aldizkari fisikoa argitaratzen hasi zen, Time Warnerreko edukiekin. Baina honek ez zuen izan arrakasta handirik.

2013an, zituen 8.000 langileetatik, 500 kaleratu zituen, %5 gutxi gorabehera. Nahiz eta murrizketak egiteko beharra izan, salmenta altuak mantendu dituzte azken urteetan. Urte horretan ere, aldizkariaren bizitza osoan, hedabidearen buru izendatu zuten emakume bat, Nancy Gibbs. Gibbs, hedabidearen buruzagitzan egon zen 2017ra arte, Edward Felsenthalek postua hartu zuen arte.

2018an, Meredith Corporationek Time Inc. talde argitaratzailea erosi zion Time Warnerri.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Times-en azalak asteko gaurkotasunari buruzko informazioak aurkezten ditu. Baina guztiz ezberdinak dira aldizkariak eta web orrialdeak aurkezten dituzten berriak. Aldizkari fisikoan, iritzi, interpretazio eta analisi artikuluak argitaratzen dira, baina analisia eta iritzia dira gehien nagusitzen direnak. Aldizkariak testu laburrak eta erreportaje luzeak tartekatzen ditu. Web orrialdean, gehien lantzen diren edukiak albiste laburrak dira, baina iritzi eta analisi edukiak ere lantzen dira. Albisteak dira nabarmentzen diren edukiak, web orrialdeak dituen irakurleek modu azkar eta eraginkor batean irakurri nahi dutelako, aldizkari fisikoarekin konparatuz.

AEBetako albisteak dira pisu gehien dutenak, baina AEBetako edukiekin batera, mundu osoko albisteak eta erreportajeak ere badaude, arazo sozialak, ekonomikoak eta politikoak jorratzen dituztenak.

Urteko pertsona[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Times-ek egiten duen gauza nabarmenetakoa, urteko pertsona izendatzea da. Hau urtean zehar berrietan eragin gehien izandako pertsonaiari ematen zaio. Ez da zertan pertsona bat izan behar, 1982.urtean ordenagailu pertsonalari eman baitzioten. Gainera 1999. urtean Albert Einstein izendatua izan zen “mendeko pertsona” moduan. Kuriositate moduan, pertsonaia polemiko asko izendatu dute, hala nola, Adolf Hitler edota Bin Laden.

Salmenta[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Time aldizkarien salmenta
Urtea 1997 1998 1999 2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009
Salmenta (milioi ale) 4,2 4,1 4,1 4,1 4,1 4,1 4,1 4,0 4,0 4,1 3,4 3,4 3,4

Editoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Briton Hadden (1923–1929)
  • Henry Luce (1929–1949)
  • Thomas S. Matthews (1949–1953)
  • Roy Alexander (1953–1960)
  • Otto Fuerbringer (1960–1968)
  • Henry Grunwald (1968–1977)
  • Ray Cave (1979–1985)
  • Jason McManus (1985–1987)
  • Henry Muller (1987–1993)
  • James R. Gaines (1993–1995)
  • Walter Isaacson (1996–2000)
  • Jim Kelly (2001–2006)
  • Richard Stengel (2006–2013)
  • Nancy Gibbs (2013-2017)
  • Edward Fensenthal (2017-gaur egun)
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Time Aldatu lotura Wikidatan