Tay ibaia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tay

St. Matthew's Church and Smeaton's Bridge.jpg


Perth hiri zeharkatzen.
Bertako izena Tatha (gd)
Kokapena  Eskozia
Luzera 193 km
Arroa 4970 km²
Emaria 170 m³/s
Iturburua Tay aintzira
Ibai ahoa Tayko fiordoa -> Ipar Itsasoa
Tay.catchment.jpg

Tay ibaia (ingelesez: River Tay, Eskoziako gaeleraz: Tatha) Eskozia iparraldeko ibaia da, bertako luzeena eta Erresuma Batuko zazpigarren luzeena izanik.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere iturrian hainbat izen ezberdin ditu: hasierako milietan Connonish ibaia da; gero, Fillan ibaia du izena eta, azkenean, Killinen Tay aintzira bete baino lehen Dochart ibaia da. Ibaia Tay aintziraren hustubidea da Kenmoren

Hau da, ibaia Lur Garaietan du iturria. Handik Perth eta Dundee zeharkatzen ditu. Azken hiri honen hegoaldean dagoen Tayko fiordoan du ahoa.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiak biodibertsitate handia dauka eta horregatik Site of Special Scientific Interest (Interes zientifiko bereziko lekua) izendaturik dago. Espezie aipagarrien artean izokina, ur gezatako muskuilua eta igaraba arrunta daude. Europar kastorea ere aipatzekoa da.

Ur gezatako muskuilua Eskozian arrisku larrian dagoen espeziea da eta populazioaren bi herenak Tay ibaian daude.

Bestalde Tay ibaiak izokin arrantzarako nazioarteko sona du.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koordenatuak: 56° 22′ N, 3° 21′ W / 56.367°N,3.350°W / 56.367; -3.350

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tay ibaia Aldatu lotura Wikidatan