Perth (Eskozia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Perth
Perth
Peairt
Perth
Peairt
 Eskozia
Tay Street Perth.jpg
Coa Scotland Town Perth big.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Scottish council areaPerth eta Kinross
Izen ofizialaPerth
Peairt
Perth
Jatorrizko izenaPerth
Peairt
Perth
Posta kodeaPH1-PH3; PH14
Geografia
Koordenatuak56°23′43″N 3°25′54″W
Demografia
Biztanleria47.430 (2016)
Green Arrow Up.svg3.980 (2001)
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia01738
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakAschaffenburg, Bydgoszcz, Haikou, Pskov, Cognac eta Perth (en) Itzuli
perthcity.co.uk
Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Perth».

Perth, Eskoziako gaeleraz: Peairt eta eskozieraz: Perth, Eskoziako hiria da. 2012ko erroldaren arabera 47.180 biztanle ditu. Perth eta Kinross konderrian, herrialdeko erdialdean dago, Erdialdeko Eskoziako (Central Scotland) eskualdean kokaturik hain zuzen.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piktoerazko perth hitzak "basoa" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tay ibaia gurutza zitekeen lautada alubialean kokatu ziren aintzinaroan lehenengo biztanleak. Duela 8.000 urteko mesolito garaiko ehiztari-biltzaileak izan bide ziren. K.a. 4000 urteko harri neolitikoak ere aurkitu izan dira.

Erdigunetik hiru kilometro eskasera dagoen Scone harrian Eskoziako erregeak koroatu ohi ziren Erdi Aroan, honek garrantzitsu bihurtu zuen Perth, Erresumako hiriburu izateraino. XII mendearen hasieran Gilen I.a Eskoziakoak errege burgo estatusa eman zion eta Eskoziako hiri aberatsena bihurtu zen, Frantzia, Herbehereak eta Baltikoko herrialdeekin harreman komertzialak eratu baitzituen.

1559an, John Knoxek protestantismo bultzatzeko bere lanak Perthen hasi zituen. Hurrengo mendeetan Jakobiten matxinadak ere ezagutu zituen, 1689, 1715 eta 1745ean herria okupatu zutelarik.

1760an Pertheko akademia sortu zen eta industrializazioa etorri zen, bereziki lihoa, larrua, zuriketa produktuak eta whiskia esportatzen hasi zen. Garai hartan 15.000 biztanle zituen.

Herri garrantzitusa izanik sarritan eskatu zuen hiri estatusa eta 2012ko martxoaren 14an Eskoziako zazpigarren hiria bihurtu zen.

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

St. Johnstone FC futbol taldeak Eskoziako Kopa irabazi zuen 2014 urtean.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri eta hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]