Edukira joan

Tayyaba Zafar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tayyaba Zafar

(2019)
Bizitza
JaiotzaLahore1983ko maiatzaren 29a (41 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Copenhagen Niels Bohr Institute (en) Itzuli
(2008ko urtarrilaren 14a - 2011ko apirilaren 14a) Doktoretza
Jarduerak
Jarduerakastronomoa eta zientzia-dibulgatzailea
Enplegatzailea(k)Macquarie University (en) Itzuli
Australian Astronomical Observatory (en) Itzuli  (2015eko azaroaren 16a -

researchers.mq.edu.au…
Twitter: tzafar_astro Edit the value on Wikidata

Tayyaba Zafar (Lahore, Pakistan, 1983ko maiatzaren 29a - ) astronomo eta zientzia komunikatzaile pakistandarra da[1].

Antartikara joandako aurreneko emakumezko pakistandarra izateagatik egin zen ezagun[2]. Gaur egun galaxia urrunetako metalen eta hautsaren sorrera ikertzen du, izarren sorreran eta galaxien bestelako ezaugarrietan duten eragina ikusteko.

Tayyaba Zafar Lahoren jaio zen eta Kopenhageko Unibertsitateko Kosmologia ilunaren Zentruan egin zuen tesia 2011n. Horrekin hasi zuen astronomia ibilbidea. Ondoren Marsellako Astrofisika Laborategian eta Hegoaldeko Behatoki Europarrean aritu ondoren 2015ean Australiako Obserbatorio Astronomikoan hasi zen lanean. Horregatik pakistandar-australiar nazionalitate bikoitza du. 2018tik aurrera Macquarie Unibertsitateko (Sydney) lektorea da[3].

2018an Homeward Bound proiektuaren barnean Antarktikara joan zen[2] eta han izandako esperientziaren inguruan hainbat hitzaldi eman ditu emakumezko zientzilariak ahalduntzeko helburuaz. Munduan zeharreko teklebista kateetan elkarrizketa ugari egin ditu, BBC World[4], ABC News, SBS, EFE Verde... Bai eta Pakistango telebista kateetan ere, Such TV eta Lahore News TV kasu[5].

Unibertso ilunean zentratu ditu ikerketak eta galaxien ezaugarrietan duen eragina azertzen du.

  • NSW Young Tall Poppy Science Award (2020, Australia)[6]

Argitalpen aukeratuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zafar, T., D. Watson, J. P. U. Fynbo, D. Malesani, P. Jakobsson, and A. de Ugarte Postigo 2011. The extinction curves of star-forming regions from z = 0.1 to 6.7 using GRB afterglow spectroscopy. Astronomy and Astrophysics 532, A143. 2011A&A...532A.143Z[7]
  • Zafar, T., C. Péroux, A. Popping, B. Milliard, J.-M. Deharveng, and S. Frank 2013. The ESO UVES advanced data products quasar sample. II. Cosmological evolution of the neutral gas mass density. Astronomy and Astrophysics 556, A141. 2013A&A...556A.141Z[8]
  • Zafar, T. and D. Watson 2013. The metals-to-dust ratio to very low metallicities using GRB and QSO absorbers; extremely rapid dust formation. Astronomy and Astrophysics 560, A26. 2013A&A...560A..26Z[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «The Lahori stargazer who lands up in Antarctica» The Express Tribune 2019-02-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  2. a b (Ingelesez) www.webspider.pk, Web Spider (pvt) Ltd. «Dr Tayyaba Zafar: The First Pakistani Woman to Explore Antarctica» www.hilal.gov.pk (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  3. (Ingelesez) «Tayyaba Zafar» Macquarie University (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  4. (Portugesez) «Quem são as (poucas) mulheres que batizaram crateras da Lua» BBC News Brasil (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  5. Jaago Lahore - Part 03 - Meet the First Pakistani Woman to reach Antarctica. (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  6. (Ingelesez) «Dr Tayyaba Zafar» AIPS 2020-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
  7.  doi:10.1051/0004-6361/201116663. ISSN 0004-6361. Bibcode2011A&A...532A.143Z..
  8.  doi:10.1051/0004-6361/201321154. ISSN 0004-6361. Bibcode2013A&A...556A.141Z..
  9.  doi:10.1051/0004-6361/201321413. ISSN 0004-6361. Bibcode2013A&A...560A..26Z..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]