Teófilo Mingueza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Teófilo Mingueza
Bizitza
JaiotzaÁvila, 1895
Herrialdea Espainia
HeriotzaGasteiz, 1980 (84/85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria eta txirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Teófilo Mingueza (Ávila, 1895 - Gasteiz, 1980) arabar asmatzaile, argazkilari eta zinema zuzendaria izan zen.

Umetan, Gasteizera joan zen bizitzera non 1918an Josetxu filmean parte hartu zuen.[1], baina diru arazoak zirela eta ez zuten egin.[2] Madrilen radiotelegrafia ikasi zuen eta, etxera itzultzean, kamera operadorea eta txirrindularia izan zen.[3]

1930eko hamarkadan hiru dimentsioko zinema lortzeko saiakuntzak egiten hasi zen.[4] Horrela, fotograma bakar batean eta bertikalki begi bietako ikusmena filmatzen zuen bi objetiboko kamera asmatu zuen. Gainera, angeluhandiko kamera bat ere asmatu zuen bista panoramikoak filmatzeko.[5]

Zuzendutako filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cine en relieve (1930)
  • Inauguración del aeropuerto Martínez Aragón (1935)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]