Edukira joan

Tebello Nyokong

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Tebello Nyokong
Bizitza
JaiotzaLesotho1951ko urriaren 20a (72 urte)
Herrialdea Lesotho
Hezkuntza
HeziketaMendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea
McMaster Unibertsitatea
National University of Lesotho (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
sothoera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Enplegatzailea(k)Rhodes University (en) Itzuli
McMaster Unibertsitatea  (1979 -  1980)
National University of Lesotho (en) Itzuli  (1981 -  1981)
Mendebaldeko Ontarioko Unibertsitatea  (1982 -  1986)
National University of Lesotho (en) Itzuli  (1987ko urtarrila -  1991ko abendua)
Jasotako sariak

Tebello Nyokong (Lesotho, 1951ko urriaren 20a) Hegoafrikako kimikari bat eta Rhodeseko Unibertsitateko irakaslea da.

Hegoafrikako presidentetzako Brontzezko Mapungubwe Ordena lortu zuen.[1] 2012an, Hegoafrikako Institutu Kimikoaren Urrezko Domina jaso zuen, eta Afrikako zientzian eta teknologian eragin handiena duten 10 emakumeetako bat izan zen, IT News Afrikaren eskutik. Bere ikerketek fototerapia dinamikoari buruz dihardute, kimioterapiaren ordezko minbizia tratatzeko metodoari buruz.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nyokong familia pobre batetik dator. Haurra zela, Lesotoko mendietan, aiton-amonekin bizitzera bidali zuten. Fauna eta flora behatuz ikasi zuen zientzia, ardiak zaintzen lan egiten zuen bitartean, egunero eskolara joan ezinik.[4][5] Elkarrizketetan, Nyokongek esan zuen bere haurtzaroko anbizioetako bat bere zapata parea edukitzea zela.[6][7]

Cambridge eskola-ziurtagiria atzerrian jaso zuen 1972an.[8]

Nyokongek Lesotoko Unibertsitateko kimikako eta biologiako gradu-titulua lortu zuen 1977an. Ontarioko (Kanada) McMaster Unibertsitatera joan zen Kimikako Irakasle-ikasketak egitera. 1987an Kimikako Ph.D jaso zuen Ontario Mendebaldeko Unibertsitatetik.[3] PhD irabazi ondoren, Fulbright beka bat jaso zuen doktoretza osteko ikasketak Notre Dameko Unibertsitatean (AEB) egiteko.[9][5]

Fulbright beka amaitu ondoren, Nyokong Lesotora itzuli zen, Lesotoko Unibertsitatean lan egitera. 1992an, Rhodesko Unibertsitatean hasi zen lanean. Ikerketa Fundazio Nazionalak puntuazio altua eman zion rankingean, eta horrek unibertsitatean ikerketa-laborategi propioa lortzen lagundu zion.[9]

Nanoteknologian egindako ikerketagatik da ezaguna, baita terapia foto-dinamikoan egindako lanagatik ere. Bere ikerketak minbizia modu seguruagoan detektatu eta tratatzeko bidea errazten du, kimioterapiaren ondorio ahulgarririk gabe.[2][5]

2014an, Grahamstowneko Rhodes-eko Unibertsitateko irakasle gisa, Adrian Steirn-en "21 ikono" argazki-erretratu baten protagonista izan zen. Hark haurtzaroan ardi-artzain bezala baina kimikariaren jantzia zeraman emakume heldu bat bezala irudikatzen zuen.[10] Koadroaren kopiak ongintzarako saldu ziren.[6]

2021ean, Nyokong-ek artikulu bat idatzi zuen Nature Materials-en, Afrikako ikertzaileek dituzten oztopoak nabarmenduz. Berak eta bere lankideek idatzi zuten gobernuak unibertsitateko soldatak eta oinarrizko mantentze-lanak finantzatzen zituen bitartean, nazioarteko bazkideak behar zirela ikerketak finantzatzeko.[11]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007an, Tebello Nyokong Hegoafrikako hiru zientzialari emankorrenetako bat izan zen. Aitorpen ugari jaso ditu, nazio mailan eta nazioartean, euren artean:[2]

  • 2004 Mapungubwe Brontzezko Ordena.
  • 2009an, Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria.
  • 2010 Lesotho Hall of fame-n sartu zuten.
  • 2010 Walter Sisulu Unibertsitateko eta Hegoafrikako Unibertsitateko honoris causa doktorea.
  • 2011 Royal Society in Chemistry/Pan African Chemistry Network-ek Kimikari ospetsu gisa omendua.
  • 2012 South African Chemical Institute erakundearen urrezko domina (SACI).
  • 2013 Ikerketa Fundazio Nazionalaren Lifetime Achievement Award.[12]
  • 2015: Afrikako Batasunaren Kwamé Nkrumah Sari Zientifikoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [https://web.archive.org/web/20151121034719/http://www.thepresidency.gov.za/pebble.asp?relid=7660 «The Presidency | Tebello�Nyokong (1951� )»] web.archive.org 2015-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  2. a b c (Ingelesez) AA Sciences – Waste Management and Recycling News. 2023-12-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  3. a b (Ingelesez) «Distinguished Professor Tebello Nyokong» www.ru.ac.za 2012-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  4. «Entrevista en vídeo con Tebello Nyokong» www.google.com (21 iconos) (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  5. a b c (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2019-05-16). «Tebello Nyokong, la química africana que empezó a interesarse por la ciencia mientras pastoreaba ovejas» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  6. a b (Ingelesez) «Behind the Icon – Tebello Nyokong: The compassionate scientist» News24 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  7. Distinguido profesor sudafricano Tebello Nyokong sobre ciencia, educación e innovación. Scrapbook science, Nature,.
  8. «Tebello Nyokong (1951 - ) | The Presidency» web.archive.org 2019-05-10 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  9. a b [https://web.archive.org/web/20151121034719/http://www.thepresidency.gov.za/pebble.asp?relid=7660 «The Presidency | Tebello�Nyokong (1951� )»] web.archive.org 2015-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  10. «Promesa de libertad» www.google.com (21 íconos) (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  11. (Ingelesez) Nyokong, Tebello; Ngoy, Bokolombe P.; Amuhaya, Edith K.. (2021-04). «Overcoming hurdles facing researchers in Africa» Nature Materials 20 (4): 570–570.  doi:10.1038/s41563-021-00961-0. ISSN 1476-4660. (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).
  12. (Ingelesez) «Distinguished Professor Tebello Nyokong» www.ru.ac.za 2012-04-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-07).