Tedi López Mills

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Tedi López Mills

Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria, 1959 (64/65 urte)
Herrialdea Mexiko
Hezkuntza
HeziketaMexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea eta itzultzailea
Jasotako sariak

Tedi López Mills (Mexiko Hiria, 1959) mexikar poeta, itzultzailea eta idazlea da. Nazioarteko hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Xavier Villaurrutia saria.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofiako lizentziaturako lehen hiru urteak UNAMen egin zituen eta Sorbonako Unibertsitatean amaitu zituen ikasketak, Parisen. Geroago, maisutza-ikasketak egin zituen bertan literatura hispanoamerikarrean.[1] 1994an, Kultura eta Arteetarako Funts Nazionalaren "Gazte Sortzaileak" beka lortu zuen.[2]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Efraín Huerta Poesia Sari Nazionala, 1994.
  • José Fuentes Mares Literatura Sari Nazionala, 2006.
  • Idazleen Xavier Villaurrutia saria, 2009; Muerte en la Rúa Augusta liburuagatik.[3]
  • Narratiba Antonin Artaud saria, 2013.
  • Orain desagertuta dagoen Fundación Octavio Paz fundazioaren lehen poesia-beka izan zuen 1998an, 1994an Gazte Sortzaileen beka, eta gaur egun Arte Sortzaileen Sistema Nazionalekoa da.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cinco estaciones, 1989.
  • Un lugar ajeno, 1993.
  • Segunda persona, 1994 Efraín Huerta Poesia Sari Nazionala).
  • Glosas, 1997.
  • Horas, 2000.
  • Luz por aire y agua, 2002.
  • Un jardín, cinco noches (eta beste zenbait poema), 2005.
  • Contracorriente, 2006 (José Fuentes Mares Literatura Sari Nazionala).
  • Parafrasear, 2008.
  • Muerte en la rúa Augusta, 2009 (Xavier Villaurrutia Saria ).
  • Amigo del perro cojo, 2014.
  • Mallarmé-ri buruzko liburu bat ere argitaratu du: La noche en blanco de Mallarmé, eta narrrazio bilduma bat: Libro de las explicaciones (Antonin Artaud Narratiba Saria).
  • La invención de un diario (Almadía).

2014ko maiatzean Muerte en la rúa Augusta liburua ingelesera itzuli zen eta Eyewear Publishing argitaletxe ingelesean argitaratu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Tedi López Mills» www.elem.mx.
  2. «Tedi López Mills» www.horizonte.unam.mx.
  3. «Tedi López Mills» Letras Libres.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]