Telmatobiidae
Telmatobiidae | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Amphibia |
Ordena | Anura |
Familia | Telmatobiidae Fitzinger, 1843 |
Telmatobiidae edo, sailkapenen arabera, Telmatobiinae Hego Amerikan bakarrik bizi diren igel familia bat (edo azpifamilia bat) da. 2011tik aurrera familia gisa hartu izan da, baina oraindik ere azpifamiliatan banatzeko ohitura dago.
Azpifamiliatzat hartzen denean Leptodactylidaeren barruan sailkatzen dira. Baina azpifamilia honek hainbat errebisio izan ditu eta genero gehienak beste nonbaiten sailkatuak izan dira jada. Hori dela eta Leptodactylidae familiaren barruan zeuden igel askok beste familia batean dute lekua orin. Gaur egun Telmatobius generoa baizik ez da mantentzen bertan, eta beraz familia edo azpifamilia monogenerikoa da egun.[1] Egile batzuek Batrachophrynus generoa ere proposatzen dute Telmatobiusetik aparte.[2]
Genero klasikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sailkapen originalak honako generoak barnebiltzen zituen:
- Alsodes Bell, 1843
- Atelognathus Lynch, 1978
- Batrachophrynus Peters, 1873
- Batrachyla Bell, 1843
- Caudiverbera Laurenti, 1768
- Eupsophus Fitzinger, 1843
- Hylorina Bell, 1843
- Insuetophrynus Barrio, 1970
- Somuncuria Lynch, 1978
- Telmatobius Wiegmann, 1834
- Telmatobufo Schmidt, 1952
Gaur egungo sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Telmatobiidae barruan asignatutako genero gehienak beste familia batzuetara mugitu dira. Batrachophrynus generoko igelak Telmatobiusen barruan sartzen baditugu, genero bakarra mantentzen da:[3]
- Alsodes eta Eupsophus Alsodidae familian sailkatzen dira.
- Insuetophrynus Rhinodermatidae familian sailkatzen da.
- Telmatobufo Calyptocephalellidae familian sailkatzen da.
- Atelognathus, Batrachyla, eta Hylorina Batrachylidae familia berrian sailkatzen dira.
- Somuncuria Pleurodema generoan sailkatzen da gaur egun.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Frost, Darrel R.. (2013). «Telmatobiidae Fitzinger, 1843» Amphibian Species of the World 5.6, an Online Reference (American Museum of Natural History).
- ↑ «Telmatobiidae» AmphibiaWeb: Information on amphibian biology and conservation. [web application] (Berkeley, California: AmphibiaWeb).
- ↑ Amphibian Species of the World 5.6, an Online Reference. American Museum of Natural History.