Anura (grezieratik, a-, ez, eta ourá, isatsa) anfibioklado bat da, gehienean igel eta apo deitutakoak. Ez dute isatsik, gorputza laburra eta zabala dute eta atzeko hankak jauzi egiteko prestaturik daude. Anura da anfibioen artean talderik handiena, uste denez 5.000 bat espezie dira, 48 familiatan banatuak. Bizirauteko, ura behar dute eta horregatik ez dira bertatik asko urruntzen, orokorrean. Txikienak bi milimetro inguru luze dira (Eleutherodactylus) eta handienak, Goliat igela, 30 zentimetro arte.
Harreman filogenetikoak ezartzeak eztabaida sortu du askotan. Polemikaren nondik norakoak Archeobatrachia klado parafiletikoan zeuden igelak Neobatrachian txertatzeko garaian sortzen dira, batez ere. Azken talde horretan anfibioen bi herenak sartzen dira eta Heleophrynidae eta Hyloides eta Ranoides kladoak sartzen dira.