Terebinto (harana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Terebinto (harana)
Valley of Elah.jpg
Geografia
Koordenatuak31°40′50″N 34°59′21″E / 31.6806252°N 34.9891247°E / 31.6806252; 34.989124731°40′50″N 34°59′21″E / 31.6806252°N 34.9891247°E / 31.6806252; 34.9891247

Terebinto harana (Elizen Arteko Bibliaren arabera[1]) edo Ela harana (hebreeraz, עמק האלה, Emek HaElah; arabieraz Wadi es-Sunt) Israelen dagoen haran txiki bat da, Betleemnetik hogei bat kilometrora, Beit Shemesh-etik 20 bat minutura. Haranak han ugari eta emankor hazten diren terebinto edo ahuntzadarretatik hartzen du izena, hebraieraz elah esaten baitzaie. Harana itsas mailatik 300 metroko altueran dago, 7 kilometro luze da, ekialdeko aldean 500 metro zabal da, eta mendebaldean bi kilometro.

Bibliaren arabera, Goliaten[1] aurka borrokatu zen David toki honetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Biblia/1 Samuel — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]