Teresa Motos

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Teresa Motos
Datu pertsonalak
Izen osoa Teresa Motos Izeta
Jaio 1963ko abenduaren 29a
Donostia (Gipuzkoa)

Teresa Motos Izeta (Donostia, 1963ko abenduaren 29a) euskal belar hockey jokalari ohia da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umetan hasi zen belar hockeyari ekiten eta 1978an Errealaren gazte taldean hasi zen. Bere ibilbide osoa, 1978 eta 1998 artean, Errealean eman ondoren, Espainiako 5 Liga (1986, 93, 94, 97 eta 98) eta 2 Kopa (1987 eta 1994) lortu zituen, bai eta Europako Txapelketa bat eta aretoko hockeyko beste bi txapelketa ere.

1979 eta 1997 artean, 176 partida jokatu zituen Espainiako selekzioarekin. Bartzelonako Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen Maider Telleria eta Nagore Gabellanes jokalari euskaldunekin batera, eta Atlantako Olinpiar Jokoetan 8.a izan zen[1]. Gainera, 3 Munduko Txapelketetan eta Champions Trophy batean hartu zuen parte.

Gasteizko EHUn Gorputz Heziketa ikasi ondoren, Nafarroan irakaslea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]