Tetrapilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Palmirako tetrapiloa (Siria), 2017an ia guztiz suntsitua

Tetrapilo edo tetrapilon (grezieraz: τετράπυλον; latinez: tetrapylum 'lau ate') oinplano karratuko antzinako monumentu helenistiko bat da, lau aldeetako bakoitzean ate bana duena.

Ekialdeko erromatar inperioko hiri nagusiek dirutza inbertitu zuten eraikin publikoetan, eta, politika horren baitan, bidegurutze monumentalak ugaritu ziren (tetrapiloak zein garaipen-arkuak), plaza borobil edo obalatuak, ninfeoak eta iturriekin batera[1].

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tetrapiloek kantoietan beren arteko zatiketak markatzen dituzten lau zutabe edo beste egitura euskarri batzuk ditu. Tetrapilo batek eraikin bakar baten forma har dezake, edo egitura anitzen forma.

Tetrapiloa jatorrizko formaren "bikoizketa" bat zen, lau irekidura nagusi zituena, bana egituraren alde banatan (bi irekidura elkarren aurrez aurre ardatz batean zehar, eta beste bat zabalgune berdinean edo txikiagoan).

Erromatar garaipen-arkuaren azpimota izan daiteke, edo arkitektura ornamental soila izan, helburua apaindura eta estetika dela. Sarritan, lau sarrera dituen garaipen arku baten itxura hartzen dute, honelakoetan ianus deitzen delarik.

Inskripzioak ere izan ditzakete[2].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oro har, bi bide helenistiko perpendikularren bidegurutzean eraikitzen zen tetrapiloa, bidegurutzea esanguratsua edo geografia-gune nagusia bazen.

Sinbolismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jano jainkoarekin, ateen jainkoarekin (ianua latinez), lotutako sinbolismoa dute tetrapiloek, bidegurutzeena, oro har. Bizantziar Aroan tetrapilo batzuk lau ebanjelarien sinbolo bezala berrinterpretatuak izan ziren (Efeso).

Garrantzitsua da "kuadrifonte" izeneko garaipen-arkuak eta bi hirigintza-ardatz handiren elkargunea mugatzen duten monumentu laukoitzak bereiztea.

Antzinako tetrapiloak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aljeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tebessako tetrapiloa, Karakalari eskainia.

Egipto[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alexandriako tetrapilo handia.

Espainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Caparrako arkua, tetrapiloaren hondarrak Caparran (Caceres, Extremadura).

Italia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janoren arkua, Erroman. IV. mendekoa. Foro Boarioan kokatua (Forum Boarium), aurretik marmolezko estaldura zuen adreiluzko piramide batez koroatua.

Jordania[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerasako hegoaldeko tetrapiloa (Jerax), II. mendekoa. Lau idulki zituen, horietako bakoitzak, aldi berean, estatua batekin koroatutako lau pilare eusten zituelarik. Idulkiak baino ez dira berreraiki, eta horien artean hego-ekialdekoa da osoena. Kale-gurutze hori plaza biribil bihurtu zen K.o. III. mendearen amaieran.

Gerasako iparraldeko tetrapiloa (Jerax). Septimio Severoren garaiko ianus bikaina, ganga eta lau sarrerekin, duela gutxi zaharberritua. Julia Domnari eskaini zitzaion, Septimio Severo enperadorearen emazteari (K.o. 193-211)

Aylako tetrapiloa (Aqaba).

Libano[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anjarreko tetrapiloa.

Turkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrodisiasko tetrapiloa.

Konstantinopla erdiguneko tetrapiloa, etorbideen bidegurutzean.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]