Jano

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Janoren irudikapenak. Bernard de Montfauconen L'antiquité expliquée et représentée en figures.

Jano[1] (latinez: Ianus) Erromako antzinako jainkoa izan zen, Erromatar Inperioaren urrezko garaikoa. Bi aurpegiko irudia du, aurrera begira dagoena bata eta atzera begira bestea. Janoren jatorria zein den ez dago argi, baina nolanahi ere Erromako jainkoetan zaharrenetakoa da. Ateen (latinez: ianuae), arkuen (latinez: jani) eta hasiera guztien jainkoa zen. Sartu-irtenetan gurtzen zuten, eta familia-burua izaten zen gurtza horretako flamen edo apaiza. Tenplu bat eraiki zioten Palatinoko erromatarrek eta Kirinalgo sabinarrek. Bi herrien arteko bidean eraiki zuten, eta irekita uzten zuten gerra-garaietan sabinarrak eta erromatarrak lasai pasa zitezen alde batetik bestera; eta ixten zuten bake-garaietan, herri bakoitzaren bakartasuna ondo gordetzeko. Jainko honi eskaintzen zizkioten Erroman urteko lehen hilabeteko lehen eguna, eguneko lehen ordua, eta hasiera guztiak. Urtarrileko hila eskaini zioten honenbestez erromatarrek Janori (latinez: ianuarius).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jano Aldatu lotura Wikidatan
Mitologia Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.