Tevatron

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Tevatron AEBetako Illinois estatuko Batavia hirian dagoen Fermilaben partikula-azeleragailu biribilaren izena da. Protoiak eta antiprotoiak ia TeV baterainoko energian 6,3 kilometroko perimetroa duen eraztun baten azeleratzen dituen sinkrotroi bat da. Bere izena iris daitekeen gehienezko energiaren siglengatik jasotzen du.

Aurretik Fermilaben Eraztun Nagusia zegoen tunel berean eraiki zen. 1983an osatu zen 120 milioi dolarreko kostu batekin eta aldizka eguneratua izan da. Horietatik garrantzitsuena injektore nagusia deritzon eraztunaren gehiketa izan da, 1994 eta 1999 bitartean eraikia 290 milioi dolarreko kostuarekin.

1987an eragin zituen lehen talkak diseinatua izan zen energian (0,9 teraelektronvolt sorta bakoitzeko, 1,8 teraelektronvolt masen zentruan) CERNeko Hadroi Talkagailu Handia (sorta bakoitzeko 3,5 teraelektronvoltekin) funtzionatzen hasi arte energia gehieneko talkak eragiten zituena izan zena.

Instalakuntza honen lorpen zientifikorik nagusienen artean 1995ean tontor quarka, eta, 2000n, DONUT esperimentuaren barnean, tau neutrinoa aurkitu izana daude. 2007an tontor quarkaren masa %1etik gertuko zehaztasunarekin neurtzea lortu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]