Thai Airways International

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Thai Airways International
TG - THA
Datuak
Mota Airelinea
Herrialdea Thailandia
Filialak
Thai Smile (en) Itzuli eta Nok Air (en) Itzuli
Negozio dibisioak
Thai Smile (en) Itzuli eta Nok Air (en) Itzuli
Puntu programa Royal Orchid Plus (en) Itzuli
Erabiltzen du
Gobernantza
Egoitza Chatuchak (en) Itzuli
Prentsa organoa Sawasdee (en) Itzuli
Forma juridikoa akzio konpainia
Jabea Ministry of Finance (en) Itzuli
Zeren jabe
Sawasdee (en) Itzuli
Historia
Sorrera 1960
Sorrera lekua Bangkok

thaiairways.com


Facebook icon 192.pngTwitter Logo.pngInstagram logo 2016.svg

Thai Airways International, Thailandiako konpainia nagusienetakoa da eta konexio-gunea Bangkoken, hiriburu thailandiarrean, du. 1960an eraiki zuten eta lehenengo hegaldia maiatzaren 1ean egin zuen. Bangkoketik abiatzen ziren Asiako bederatzi helmugako herrialdetara zituzten hegaldiak. Lehenengo kontinentearteko zerbitzuak Australiara eskaini zituzten 1971n, eta ondoren Europara hurrengo urtean. Ipar Ameriketarako zerbitzuak 1980an hasi ziren.

1997ko maiatzaren 14an Thai Airwaysek Lufthansa, Air Canada, Scandinavian Airlines System eta United Airlinesekin batera, munduko lehenengo aire-linea aliantza, Star Alliance, fundatu zuten. Gaur egun, Star Alliance taldearen parte da eta Asiako aire-linea handiena eta erabiltzaileen artean gogokoena da. Europako konexio-gunea Frankfurteko aireportuan du eta jabea Lufthansa aire-linea alemaniarra da.

2000. urtean zehar Chengdu, Busan, Chennai, Xiamen, Milan, Mosku, Islamabad, Hyderabad, Johannesburgo eta Oslora zabaldu zituen bere zerbitzuak.

2006an, Thai Airwaysek bere operazio gunea Suvarnabhumi aireportu berrira eraman zuen.

2010ean, 50. urteurrenarekin, aire-linearen etorkizunerako plan berria moldatu zuten orduko zerbitzuak hobetu eta hegazkinen flota berritzeko.

Konpainiak hegaldi komertzialetan bioerregaiak erabiltzen lehenengoa izatea espero du Asian. Ekimena 2011ko abenduan probako hegaldi batzuekin Corporate Social Responsibility programaren barnean hasi zuten. Ahalegin honekin, eskualdeko bidaietako karbono dioxidoaren isuria gutxitzea lortu nahi du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]