Bioerregai

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Bioerregaiak material organiko berriztagarri eta ez fosiletatik eratutako erregai solido, likido edo gasak dira, gehienbat, landare jatorrikoak.

Bioerregai erabilienak bi dira:

  • Bioetanola (edo bioalkohola), azukredun produktuen (azukre kanabera eta erremolatxa) hartziduratik lorturiko alkohola da. Baita ere zerealetako garauetatik (artoa, garia eta garagarra) lortu daiteke, aurretik dagokion hidrolisia edo dituzten almidoiaren azukre hartzigarrien transformazioaren bidez. Bere sorkuntzarako ezezagunagoak diren zenbait lehengai erabili daitezke ere, euren artean pataka eta sorgo goxoa. Bioetanola ibilgailuetarako gasolinaren ordezko moduan erabiltzen da aipatu dugun moduan, bai bera bakarrik edota bien arteko nahasketa bat eginez, baina produktuen nahasgarritasuna dela eta, etanolaren bolumenak ez ditu %5-10 arteko mugak gainditu behar klima hotz eta epeletan eta giro beroetan %20 arte heldu ahalko delarik. Etanolaren erabilera erregai bakar moduan, bioerregaietarako prestaturik dauden motorretan soilik burutu ahalko da. Hala ere, nahasketen erabilerak ez du zertan ibilgailuetan aldaketarik sortu behar, baina kasu hauetan alkohola deshidratatua izan beharko da urarekin jasan dezaken nahasketan sorturiko kalteak ekiditeko.
  • Biodiesela, baita ere biogasolioa edo diester bezala deitua, soja, koltza eta ekiloreetako (Europar Batasuneko olio-landare landaketa garrantzitsuenetariko bi) olio begetaletatik lortzen diren multzoa osatzen dute. Biodieselak, olio begetalak metanolarekin erreakzionatzerakoan sorturiko metilesterrak dira, transertefikazio erreakzioaren bidez, glizerina sortzen duelarik produktu sekundario moduan. Olio begetal hauen metilesterrak gasolioaren antzeko propietate fisiko-kimikoak ditu, eta honekin edozein proportziotan nahastu daitekeelarik eta era honetan diesel erregaia behar duten ibilgailuen motoretan inongo aldaketa egin barik erabili daiteke. Hala ere, %5-aren gaineko biodiesel proportziodun nahasketak erabiltzen direnean, erregaiaren zirkuiturako gomazko hodiak, bitoia bezalako materialez eginikoengatik ordezkatu beharko dira, besteak urratuko dituztelako. Etanolarekin gertatzen ez den bezala, biodieselarekin buruturiko nahasketek ez dute gasolioaren propietate fisikoa-kimikoak eraldatzen, potentzia kalorifikoa edo zetano zenbakia kasuko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan zenbait programa nazional eta internazionalek sorkuntza forma ezberdinen garapena eta biomasaren erabilera bero eta energia elektrikoa sortzeko, energi iturri aukera berri moduan erabiltzea eta ikertzea sustatzen ari dira. Honen ondorioz ohiko teknologiez gain (konbustioa), zenbait teknologia berri eta esperantzagarri agertzen ari dira.

Herri garatuenen gobernuen helburu garrantzitsuenak iturri ez berrerabiltzaileen errekuntzetan sorturiko gasen emisioak murriztea eta hondakinen gutxitzea (hiri hondakin solidoak) bihurtu dira. Beste alde batetik garapen bidean dauden herrietan, normalean zaila izaten da erregai efizienteak eskuragarri izatea, bai teknologia zein diruagatik, eta horregatik beste erregai tradizionalak erabiltzera behartuak egoten dira (egurra, ikatza…).

Biomasa, ekilorea bezalako nekazaritza hondakinetatik lorturiko energia bat da. produktu hauen olio kopurua nabarmena da eta gasolioaren ordezko moduan erabiltzen dira. Energiaren sorkuntza produktu naturalen edota hondakinen (biomasa) erabileraren bidez etorkizuneko industria garrantzi baten moduan kontsidera dezakegu beraz. Hau, energi iturri berriztagarri eta garbi bat da eta gainera ingurugiroaren babesera laguntzen du, olio industriak sortzen dituztenak bezalako hondakinak berrerabiltzeko aukera ematen duelako. Hala ere, oraindik garapen fase nahiko atzeratuan dago, baina hainbat proiektu daude pentsaturik energia mota honen erabilera sustatzeko.

Biodiesela, lehengai berriztagarrietatik lortzen da eta kutsatzen ez duen eta biodegradagarria den erregai likido bat da. Hau pertsonen hiri garraiorako, nekazaritza, itsaso eta mehatze garraiotarako erabilia izan daiteke eta gasolioarekin nahastuz edota bera bakarrik beroketa galderetarako ere erabil daiteke.

Ekoizpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bioerregaiak erremolatxa, azukre kaña edo ekiloreak bezalako produktuetatik lorturiko erregaia da. Honen lorpenerako prozesua olio begetal, animalia koipea eta erabilitako frijitu olioen bidez buruturikoa, diesel eran erabili ahal izateko, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko ingeniaritza kimikako departamentuko prozesu kimiko eta biokimiko integratuen garapen laborategietan burutu da. prozesu honek olio edo koipearen trasesterifikazioa alkohol arinekin burutzen da, honetarako katalizatzaile egoki bat, azido koipedun esterrak (biodiesela) lortzeko, erabili delarik. Normalean erabiltzen den alkohola metanola da, baina beste alkohol arin mota batzuk erabili daitezke ere, etanol, propanol edo butanol kasurako. Koproduktu moduan glizerina lortzen da, interes industrialeko beste aktibitate batzuetan erabili ahalko delarik. Biodieseleko 1005 kg produzitzeko, 110 kg metanol, 15 kg katalizatzaile eta 1000 kg olio beharrezkoak dira, 4.29 ur metro kubikoz gain. Prozesu honek gainera lehen aupaturiko glizerina 100 kg azpiproduktu sortzen ditu ere.

Biodieselaren lorpenerako erabili daitezken lehengaiak mota askotakoak izan daitezke, baina ondorengo taldetan sailka daitezke:

Parte hartzen duten sektoreak:

  • Nekazaritza: garauaren landaketa eta batzea.
  • Olio industriak: olioaren produkzioa.
  • Industria kimikoa: transesterifikazioa.
  • Petrolio konpainiak: gasolioarekin nahasketa eta biodieselaren banaketa.
  • Nekazaritza kooperatibak: biodieselaren erabilera traktore eta nekazaritza makinarian.
  • Administrazio lokal eta autonomikoa: autobusak, taxiak, berogailuak

Ingurune babestuetako naturgune, aintzira eta abarretan biodieselaren erabilera burutzen da garraiobideentzako.

Abantailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibilgailuen isurketa nabarienak era garrantzitsu batean murriztea. Euren artean karbono monoxidoarena eta hidrokarburo lurrunkorrenak gasolinazko motorren kasuan eta partikulak dieselekoen kasuetan.
  • Bioerregaien produkzioa lurrazalaren erabileraren alternatiba bat da, merkatu arrazoiengatik erabilerarik gabe eta nekazariengandik utzita gelditzen ari diren landa lurraldetan gerta daitezkeen erosio eta basamortutze fenomeno hauek ekiditeko.
  • Petroliotik eratorritako erregaiek sorturiko CO2 isurketen %25 eta %80 arteko aurrezki bat suposatzen du, era honetan garraioarengatik sorturiko negutegi efektua eragiten duten gasen murrizketarako faktore garrantzitsu bat direlarik.

Bioerregaien kontsumo mundiala 170 miloi tonatan urtero estimatzen da, bietanolaren produkzio eta kontsumo zifrekin bat datorrelarik. Brasil, 90tona inguruko kontsumoarekin urtero, eta Estatu Batuak 50 tona ingurukoarekin, munduko bioerregaien produkzio eta erabilpen tasarik handieneko herriak dira. Brasilen bioetanola azukre kainatik lortzen da gehienbat eta bere erabilpena 520-ko gasolina nahasketarekin burutzen da normalean. Estatu batuetan ordea bioetanola artotik lortzen da eta gasolinarekiko nahasketak %10-ekoak izaten dira normalean. Gaur egun, herri honek bere gasolina kontsumoaren %3-a bioetanolarengatik aldatu duela estimatzen da.

Biodieselak beraz, erregai likido moduan erabilita zenbait abantaila dakartza, bai energetikoki, ekonomikoki eta bai ingurugiroaren onurari dagokionez:

  • Bai energiari, zein nekazaritzari dagokionez garapen eramangarri bat bermatzen du.
  • Ingurumen inpaktuaren murrizketa du eta era berean, SO2 partikulen, ke ikusgarrien, hidrokarburoen eta konposaketa usainkorren murrizketa ere eragiten du.
    • Airearen kalitatearen hobekuntza ahalbidetzen du.
    • Giza osasunarengan onurak ere dakartza, minbizia sor dezaketen PAH eta PADH bezalako konposatuen kantitatearen murriztea eragiten duelako.
  • Berotze globala ere gutxitzen du:
    • Kiotoko hitzarmenarekin bat etorriz, ingurugirorako CO2-aren isurien murrizketa eragiten du ere.
    • Balantza energetiko positiboa eragiten du.
    • CO2-aren bizitza zikloaren iraupena 580ra gutxitzen du.
    • Sorturiko produktua biodegradagarria da 28 egun inguru ondoren.
  • Garapena era lokal eta erregionalean sustatzen du:
    • Kohesio ekonomiko eta soziala bultzatzen du.
    • Lanpostuen sorrera eragiten du.
  • Industrian:
    • Motor, erregailu eta turbinetarako gasolio industrialak ordezka ditzake.
    • Autobus flota, taxi eta nekazaritza makinerian erabili daiteke ere.
  • Etxeko merkatua sustatzen du.
  • Erregaien inportazioen murrizketa bultzatzen du.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bioerregai Aldatu lotura Wikidatan