The Caine Mutiny (filma)
The Caine Mutiny (euskaraz Caineko Matxinada) 1954ko Edward Dmytryk kanadar zinema zuzendariaren gerra film bat da. Herman Wouk idazlearen The Caine Mutiny eleberrian oinarritua dago. Bertan, Humphrey Bogart, José Ferrer, Van Johnson eta Fred MacMurray aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerran zehar Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadako USS Caine dragaminaontziko eskifaiak Queeg (Humphrey Bogart) kapitain berriari ongietorria eman dio. Eskifaia aurreko kapitainaren izaera eta aginduei ohitua dagoenez, nahiko modu patxadatxuan lan egin ohi du. Halere, kapitain berriak ontzian diziplina zorrotza ezartzeko erabakia hartu du. Baina eskifaiako hainbat gizonek kapitain berriaren osasun mentala gaizki ote dagoen susmatzen hasiko dira, gerran zehar neurotikoa eta zalantzakorra agertzen baita, gainera tifoi baten erdian kapitainak histeria-krisi bat jasatean hainbat gizonek heuren bizitza nahiz ontziaren segurtasunarengatik beldur izan dira. Hortaz, zenbait ofizialak matxinatu eta kapitain berri bat izendatzea erabakiko dute.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Humphrey Bogart:Philip Francis Queeg teniente kapitaina.
- José Ferrer: Barney Greenwald tenientea.
- Van Johnson: Steve Maryk tenientea.
- Fred MacMurray: Tom Keefer tenientea.
- Robert Francis: Willis Seward "Willie" Keith tenienteordea.
- May Wynn: May Wynn.
- Tom Tully: William H. DeVriess teniente kapitaina (aurreko kapitaina).
- E. G. Marshall: (John) Challee teniente kapitaina, abokatu akusatzailea.
- Arthur Franz: H. Paynter Jr. tenientea.
- Lee Marvin: "Meatball" (Dlugatch).
- Warner Anderson: Blakely kapitaina, epaiategi militarreko presidentea.
- Claude Akins: "Horrible" (Everett Black).
- Katherine Warren: Keith andrea, Keith tenienteordearen ama.
- Jerry Paris: Barney Harding tenienteordea.
- Whit Bissell: Dickson, ointziko psikiatra.
- Kenneth MacDonald: epaitegi militarreko kidea (krediturik gabe).
- James Best: Jorgensen tenientea (krediturik gabe)
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen:
- Filma onena 1954
- Gidoi onena 1954
- Aktore onena 1954
- Bigarren aktore onena 1954
- Muntaketa onena 1954
- Musika onena 1954
- Soinu onena 1954
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Caine Mutiny filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1954ko filmak
- Edward Dmytrykek zuzendutako filmak
- Michael Blankfortek idatzitako filmak
- Herman Woukek idatzitako filmak
- Humphrey Bogartek antzeztutako filmak
- José Ferrerrek antzeztutako filmak
- Fred MacMurrayk antzeztutako filmak
- Van Johnsonek antzeztutako filmak
- E. G. Marshallek antzeztutako filmak
- Robert Francisek antzeztutako filmak
- Lee Marvinek antzeztutako filmak
- Whit Bissellek antzeztutako filmak
- May Wynnek antzeztutako filmak
- Arthur Franzek antzeztutako filmak
- Barry Nortonek antzeztutako filmak
- Claude Akinsek antzeztutako filmak
- James Edwardsek antzeztutako filmak
- Jerry Parisek antzeztutako filmak
- Steve Brodiek antzeztutako filmak
- Warner Andersonek antzeztutako filmak
- Katherine Warrenek antzeztutako filmak
- Dayton Lummisek antzeztutako filmak
- Stanley Kramerrek ekoitzitako filmak
- Columbia Picturesek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Pazifikoko Gerrari buruzko filmak
- Liburuetan oinarritutako filmak
- Epaiketeei buruzko filmak
- Matxinadei buruzko filmak
- Max Steinerren soinu bandadun filmak
- Itsasontzietan girotutako filmak