The Cars

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Cars
Jatorria
Sorrera-urtea1976
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoapop rock, new wave musika eta rock
DiskoetxeaElektra Records, Rhino Entertainment Company eta Concord Records
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

thecars.org
IMDB: nm1275069 Facebook: TheCars MySpace: thecarsunlocked Souncloud: thecars Spotify: 6DCIj8jNaNpBz8e5oKFPtp iTunes: 5132457 Last fm: The+Cars Musicbrainz: 092b603f-eb4c-4958-b10e-02420de5885b Songkick: 475045 Discogs: 143225 Allmusic: mn0000061172 Deezer: 570 Edit the value on Wikidata

The Cars (euskaraz: “Autoak”), AEBetako rock taldea izan zen. Boston hirian sortu zen, 1976an, eta Ric Ocasek, Benjamin Orr, Elliot Easton, Greg Hawkes eta David Robinson musikariek osatzen zuten. 19761988 eta 20102011 bitartean jo zuten. “Just What I Needed” (1978, “Zehazki nik behar nuena”), “You Might Think” (1984, “Pentsa zenezake”), “Drive” (1984, “Gida ezazu”) eta “Magic” (1984, “Magia”) dira taldearen abestirik ezagunenak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadan, punkaren oldeari segituta, sortu zen New wave mugimenduaren ikurretako bat izan zen The Cars. Erresuma Batuan hasitako artistek (Elvis Costello, Nick Lowe, Joe Jackson) markatu zuten, hasiera batean, bidea, baina AEBetan loratu zen eszenaren alderdirik koloretsuena The B-52's, Blondie eta, batik bat, The Cars-i esker. Azken horrek punkaren eragina jaso zuen, baina taldearen soinuaren bereizgarri ziren teklatuei eta melodia gogoangarriak egiteko gaitasunari esker, egitura klasikoko pop kantuak izan ziren beti taldearen ardatza.[1]

The Cars-ek 1978an kaleratu zuen bere lehenengo diskoa, hit mordoxkaz osatutako albuma. Han ziren, besteak beste, “Good Times Roll”, “My Best Friend's Girl” eta “Just What I Needed”, 1980ko hamarkadan irrati, taberna eta dantzalekuetan ohiko bilakatuko ziren kantuak.Candy-O (1979), Panorama (1980) eta Shake It Up (1981) diskoek zabaldu egin zuten taldearen proposamena, eta lehen diskoan adina kantu zuzen eta itsaskor ez izan arren, hainbat pieza biribil zeuden lan haietan.[1]

1987an, Door to Door diskoa kaleratu zuten, baina ez zuen aurrekoek adinako oihartzuna lortu, eta taldea hurrengo urtean desegin zen. 2011n berriro elkartu ziren Move Like This albuma argitaratzeko.[1]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Lizarralde, Mikel. Ric Ocasek hil da, The Cars taldeko burua. Berria egunkaria, 2019ko irailak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]