The Grey

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Grey
Marc Streitenfelden filma
EgileaMarc Streitenfeld
Argitaratze-data2011
IzenburuaThe Grey
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaabenturazko filma, ekintza-filma, film dramatikoa eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena117 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Vancouver, Smithers (en) Itzuli eta Columbia Britainiarra
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Joe Carnahan (en) Itzuli
[[Kategoria:Joe Carnahan (en) Itzuli zuzendutako filmak]]
Gidoigilea(k)Joe Carnahan (en) Itzuli
[[Kategoria:Joe Carnahan (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaJoe Carnahan (en) Itzuli
Ridley Scott
[[Kategoria:Joe Carnahan (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaLD Entertainment (en) Itzuli
Scott Free Productions (en) Itzuli
[[Kategoria:LD Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Scott Free Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRoger Barton
Bestelako lanak
MusikagileaMarc Streitenfeld
Argazki-zuzendariaMasanobu Takayanagi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaArtiko
Gertaera nabarmenakprincipal photography (en) Itzuli

thegreythemovie.com
IMDB: tt1601913 Filmaffinity: 259182 Allocine: 177500 Rottentomatoes: m/the_grey_2012 Mojo: grey Allmovie: v546042 Metacritic: movie/the-grey TV.com: movies/the-grey Netlix: 70216225Edit the value on Wikidata

The Grey (euskaraz Grisa) 2011ko Joe Carnahan estatubatuar zinema zuzendariaren abenturazko drama filma bat da. Ian MacKenzie Jeffers idazlearen Ghost Walker eleberrian oinarritua dago. Bertan, Liam Neeson, Frank Grillo, Dermot Mulroney, Dallas Roberts, Joe Anderson, Nonso Anozie eta James Badge Dale aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Alaskan hegazkin istripua izan ondoren, John Ottway (Liam Neeson) buru duen petrolio-findegi langile talde batetik bizirik irten diren kideak tundra izoztu eta hotzean ez lur eta ez zeru gelditu dira. Zauriak dituztela eta eguraldi latz etengabea jasaten dutelarik, hotz jasangaitz hartatik ihes egiteko egun gutxiko epea dute. Hori gutxi balitz bizirik irten diren kideen atzetik otso basati andana odoltsu bat atzetik gupidagabe eta nekagaitz jarraika dabil. Giza harrapakinak banan-bana otsoen edota eguraldiaren ondorioz hiltzen doazen heinean, gizaseme talde honek lurralde latz hartatik bizirik irteteko aukerak murriztuz joango dira.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak lehenengo itxura batean abentura edo ekintza filma baten itxura guztia du, baina istorioa aurrera joan eta protagonistaren oroitzapenak azaleratzen diren heinean gertakarien nahiz istorioaren atzean drama filosofikoa dagoela ikusiko da, heriotza eta gizakion eguneroko biziraupen borrokari buruzko istorio bat dela ikusten delarik, otsoak nahiz taldekideek jasan beharko dituzten baldintza latzak gizakiok egunero gainditu behar ditugun oztopoen irudikapena direlarik.

Eguneroko gizakion biziraupen borroka eta edozein motako oztopoei etsi gabe nola edo hala amaiera arte aurre egiteko filosofia hori protagonista haurra zenean bere aitak bulegoko horman zintzilik zuen poesia motz honek laburbiltzen du, filmean zehar nahiz amaieran aipatzen delarik:

« Once more into the fray...
Into the last good fight I ever know.
Live and die on this day.
Live and die on this day.


Berriz ere borrokan...
Ezagutuko dudan azken borrokan.
Egun honetan bizi eta hil.
Egun honetan bizi eta hil.
»

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]