The Hurricane (1999ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
The Hurricane (1999ko filma)
hainbat artistaren filma
Egileahainbat artista
Argitaratze-data1999
IzenburuaThe Hurricane
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaFilm biografikoa, film dramatikoa, lan literario batean oinarritutako filma, prison film (en) Itzuli eta boxing film (en) Itzuli
Iraupena146 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Toronto, New Jersey, East Jersey State Prison (en) Itzuli, Paterson (New Jersey) eta Trenton
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Norman Jewison
Gidoigilea(k)Dan Gordon
Armyan Bernstein

Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaNorman Jewison
Marc Abraham
Armyan Bernstein
Thomas Bliss
John Ketchem




Konpainia ekoizleaTouchstone Pictures
EdizioaStephen E. Rivkin (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaChristopher Young
Argazki-zuzendariaRoger Deakins
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaNew Jersey
Historia
Nominazioak

the-hurricane.com
IMDB: tt0174856 Filmaffinity: 243595 Allocine: 23266 Rottentomatoes: m/1093641-hurricane Mojo: hurricane Allmovie: v181297 TCM: 449357 Metacritic: movie/the-hurricane TV.com: movies/the-hurricane Netlix: 60000421Edit the value on Wikidata

The Hurricane (euskaraz Hurakana) 1999ko Norman Jewison kanadar zinema zuzendariaren biografia drama filma bat da. Rubin "Hurricane" Carter estatubatuar boxeolariaren bizitzan oinarritua dago, bai eta hari buruzko Sam Chaiton eta Terry Swinton idazleen Lazarus and the Hurricane ("Lazaro eta Hurakana") eta Carter berak idatzitako The Sixteenth Round ("Seigarren Erasoaldia") liburuetan ere. Denzel Washington, Vicellous Reon Shannon, Deborah Kara Unger eta Liev Schreiber aktoreek antzeztu zuten.

1975ean Bob Dylan kantautore ospetsuak Rubin "The Hurricane" Carterren istorioari buruzko Hurricane abesti ezaguna konposatu eta abestu zuen, hain zuzen ere, filma honetako soinu bandako abesti nagusia dena.

Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Denzel Washington) izendapena jaso zuen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Filma honek Rubin "Hurricane" Carter (Denzel Washington) estatubatuar boxeolariaren bizitza kontatzen du, hain zuzen ere 1965-1985 arteko denboraldia. New Jerseyn hilketa hirukoitza burutzea leporatu ostean ia 20 urteko espetxealdiari aurre egin behar izan zion. Istorio paralelo batean, Brooklyngo gazte txiro bat (Vicellous Reon Shannon) boxeolariaren patuaz jakin mina izan eta haren biografia irakurriko du, adoptatu duten bere kanadar senideak kasuarekin arduratu daitezen konbentzitzen dituelarik. Istorioa Carterren defentsa taldeak kasua berriro epaitzeko eskakizuna aurrera ateratzea lortzen dutenean amaituko da. Azkenean bere kasua xehatua izan eta boxeolaria absolbitua izan zen, baina aurretik zoritxarrez bere bizitzako hogei urte espetxean iragan behar izan zituen.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]