The Hustler (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
The Hustler (filma)
The Hustler 1961 screenshot 1.png
Filma
Jatorrizko izena The Hustler
Urtea 1961
Generoa film dramatikoa
Kirol-zinema
film based on literaturea
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Oinarritzat hartutakoa The Hustler
Iraupena 130 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Robert Rossen
Gidoigilea(k) Walter Tevis
Robert Rossen
Sidney Carroll


Antzezlea(k)
Paul Newman
Jackie Gleason
Piper Laurie
George C. Scott
Vincent Gardenia
Jake LaMotta
Murray Hamilton
Michael Constantine
Stefan Gierasch
Myron McCormick









Ekoizpena
Ekoizlea Robert Rossen
Konpainia ekoizlea 20th Century Fox
Edizioa Dede Allen
Ekoizpen-diseinatzailea Harry Horner
Bestelako lanak
Musikagilea Kenyon Hopkins
Argazki-zuzendaria Eugen Schüfftan
Sariak
Kanpo loturak

The Hustler (euskaraz Iruzurgilea) 1961eko Robert Rossen estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizleak zuzendu, ekoiztu eta Sidney Carroll gidoigilearekin batera idatzitako drama film bat da. 1959ko Walter Tevis idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Paul Newman, Jackie Gleason, Piper Laurie eta George C. Scott aktoreek antzeztu zuten.

Zortzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta bi irabazi zituen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Eugen Schüfftan) eta Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Harry Horner eta Gene Callahan).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eddie Felson (Paul Newman) gizon gazte harroputz eta moralik gabekoa da, maiz billar aretoetan arrakasta osoz jokatu ohi du. Denetan onena izateko asmoz, Minnesota Fats (Jackie Gleason) billar jokalari paregabeari erronka luzatu nahiko dio. Azkenean hark baiezkoa eman eta biak jokatzean, Felsonek bere buruan duen gehiegizko segurtasunaren ondorioz galdu egingo du. Sarah Packard (Piper Laurie) emakumeak berarekiko duen maitasunak bizimodu mota hori uzten lagun diezaioke, baina Eddiek egoskor, txapeldunari irabazi arte ez du etsiko, horretarako direnak eta ez direnak egin behar baldin badira ere.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jake LaMotta: Tabernaria
  • Gordon B. Clarke: Kutxazaina
  • Alexander Rose: Tantu jartzailea
  • Carolyn Coates: Zerbitzaria
  • Carl York Young: Iruzurgilea
  • Vincent Gardenia: Tabernaria
  • Gloria Curtis: Berokidun neska
  • Charles Dierkop, Donald Crabtree

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: The Hustler (filma) Aldatu lotura Wikidatan