Paul Newman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Paul Newman
Paul Newman 1954.JPG
Bizitza
Izen osoa Paul Leonard Newman
Jaiotza Shaker Heights (Ohio)1925eko urtarrilaren 26a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Westport (Connecticut)2008ko irailaren 26a (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k) Joanne Woodward  (1958 -  2008)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Kenyon College
Yale School of Drama
Yale Unibertsitatea
Ohio Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak zinema ekoizlea, telebista-aktorea, zinema aktorea, zinema zuzendaria, automobil-pilotua, aktorea, ekintzailea eta gidoilaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata
IMDb nm0000056
http://www.newmansown.com/

Paul Leonard Newman (Shaker Heights, Ohio, 1925eko urtarrilaren 26a - Westport, Connecticut, 2008ko irailaren 26a) Ameriketako Estatu Batuetako aktorea eta zinema zuzendaria izan zen, 1986ko The Color of Money filmean burututako antzezpenari esker gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran borrokatu ostean, Yale Unibertsitatean eta New Yorkeko Actors Studioan ikasi zuen. Aktore lanean, Broadwayen hasi zen. 1954an lehen filman jokatu zuen, The Silver Chalice izenekoan, zein, Newmanen hitzetan, 1950eko hamarkadako film txarrena zen. Hala ere, paper arrakastatsuak lortu zituen horren geroztik. Begi urdineko eta tankera oneko aktore polita baino gehiago izan nahi zuenez, 1950eko, 1960ko eta 1970eko hamarkadetan mota guztietako paperak egin zituen. Horrek belaunaldi berriaren errespetua eman zion.

2008 hasieratik birikako minbizia zuen eta, kimioterapiak huts egin ostean, bere azken egunak familiaren ondoan pasatzea erabaki zuen, irailaren 26an hil zen arte.

Filmografia (aktore gisa)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Paul Newman Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Ohio
Artikulu hau Ohioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.