The Interview (2014ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
The Interview
Datuak
Jatorrizko izenburua The Interview
Izenburua euskaraz Elkarrizketa
Urtea 2014
Estreinaldia 2014ko abenduaren 11a
Generoa komedia
Herrialdea  AEB
Iraupena 112 minutu
Aurrekontua 44 milioi dolar
Banatzailea Columbia Pictures
Zuzendaria
Seth Rogen
Evan Goldberg
Ekoizleak
Seth Rogen
Evan Goldberg
James Weaver
Gidoilariak
Dan Sterling
Istorioa:
Seth Rogen
Evan Goldberg
Dan Sterling
Aktoreak
Seth Rogen
James Franco
Musikagileak
Henry Jackman
Argazkilariak
Brandon Trost
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Webgunea
www.seetheinterview.com
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

The Interview (euskaraz Elkarrizketa) 2014ko Seth Rogen kanadar eta Evan Goldberg estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigileen politika satira komedia filma bat da. Seth Rogen eta James Franco aktoreek antzeztu zuten.

Estreinatu aurretik, sekulako nazioarteko polemika piztu zuen, Ipar Koreako Kim Jong-un estatuburuaren irudi ezkor edo satirikoa eman baitzen, ondorioz 2014ko ekainean jada Columbia Pictures ekoiztetxeak filmearen estreinuarekin aurrera jarraitu ezkero AEBen aurkako "gupidarik gabeko" neurriak hartuko zirelako mehatxuak ere aipatu ziren.

Bestalde, Sony Pictures Entertainmenten aurkako zibererasoa ere jazo zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dave Skylark (James Franco) AEBtako telebistako elkarrizketa saio ospetsu bateko aurkezleari eta saio beraren Aaron Rapoport ekoizleari(Seth Rogen) Ipar Koreako Kim Jong-un diktadorearekin elkarrizketa bat burutzeko abagunea suertatu zaie. Honen aurrean, CIAk Kim diktadorea erailtzeko aukera ezinobea ikusiko du. Baina zinez, Dave eta Aaron ez dira mota honetako erailketa bat burutzeko gizaseme aproposenak.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kameoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]