James Franco

Wikipedia, Entziklopedia askea
James Franco

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJames Edward Franco
JaiotzaPalo Alto1978ko apirilaren 19a (46 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaLos Angeles
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaInstituto San Martín Curicó (en) Itzuli
Columbia University School of the Arts (en) Itzuli
Brooklyn College (en) Itzuli
Palo Alto High School (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitateko Tisch Arte-Eskola
Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Rhode Island School of Design (en) Itzuli
Yale Unibertsitatea
Warren Wilson College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Sanford Meisner
Jarduerak
Jarduerakaktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, antzerkigilea, idazlea, poeta, film-muntatzailea, gidoilaria, irakaslea eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
California Institute of the Arts (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajudaismoa
kristautasuna

IMDB: nm0290556 Allocine: 33229 Rottentomatoes: celebrity/james_franco Allmovie: p299361 TCM: 357734 Metacritic: person/james-franco TV.com: people/james-franco IBDB: 495844
Facebook: JamesFranco Twitter: jamesfrancotv Discogs: 2633469 Edit the value on Wikidata

James Edward Franco (Palo Alto, Kalifornia, 1978ko apirilaren 19a) estatubatuar aktore, gidoigile, zuzendari, ekoizle, modelo, idazle, musikari eta margolari bat da. [1][2]

1990eko hamarkadaren amaieran hasi zuen bere karrera, telesaietan agerpenak eginez, hala nola, Freaks and Geeks eta gaztetxoentzako fimetan parte hartuz. 2001ean James Dean papera egin zuen izen bereko filmean, emanaldi honengatik, sari bat lortu zuen, Urrezko Globoa eman zioten aktore hoberenari. [3] Ospea hartu zuen Harry Osborn-en papera egiterakoan, Spider-Manen lehenengo trilogian. Hortik aurrera, aktore honen beste filmetan parte-hartzea askotarikoa izan da, barruan sartuta gerra filme bat The Great Raid (2005), Tristán e Isolda erromantikoa eta Annapolis (2006) dramatika Justin Lingatik zuzendua. 2008an Pineapple Express filmean, Saul Silver komedia pertsonaia egin zuen, filme honek nominatua egon zen Urrezko Globoetako sarietan aktore hoberen moduan. Urte berdinean, proiektu oso garratzitsu bat eduki zuen Milk deituriko filme batean, non Harvel Milk papera egin zuen politikari eta ekintzaile gay bat interpretatu zuena. 2011an Oscar Sarietara izendatua izan zen 127 Hours [4] deituriko filmearen paperarengaitik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Franco 1978ko apirilaren 19an jaio zen Palo Alto, Kalifornian. Bere ama Betsy Verne, idazle eta argitaratzailea da [5], eta bere aita Douglas Euge Franco (1948-2011), enpresaria izan zen. Bere amama, amaren partetik, Mitzi Levine Verne, Verne Art Galery administratzailea izan zen, oso garrantzitsua izan zena Clevelanden. [6] Bere aitak jatorri Portugesa eta Suediarra [7] zeukan, eta bere amak jatorri Errusiarrak ditu. [8] Jamesek bere nerabea Kalifornian pasatu zuen, bere bi anai txikien ondoan, Tom eta Dave Franco, azken hau baita ere aktorea dena. [9] Matematiketan oso ona izateagatik praktikak egin zituen Lockheed Martinen. 1996an Palo Altoko High Schoolen graduatu egin zen, non hainbat obretan parte hartu zuen eta bere kideengatik “irribarrerik hoberena” zuen pertsonatzat hautatua izan zen. Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen (UCLA) sartu zen eta filologia karrera egin zuen, baina lehenengo urtea pasata unibertsitatea utzi eta antzerkigintza egiten hasi zen, naiz eta beraren gurasoak ados ez egon.

Karrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo urratsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamabost hilabeteren ostean aktore entrenamenduak egiten egon zen, eta Kalifornian eta Los Angelesen entzunaldiak egiten hasi zen. 1999an bere lehenengo zinematografia lortu zuen, Daniel Desarioren papera egiteko Freaks and Greeks telesailean, non kritika onak lortu zituen baina gutxi iraun zuen. Elkarrizketa batean esan zuen: “Freeaks and Geeks egiten ari ginenean, egiatan ez nuen ulertzen nola funtzionatzen zuen filmak eta telebista, eta gainera inprobisatu egiten nuen”.

Bere lehenengo filme garrantzitsua komedia erromantikoa izan zen, Whatever It Takes (2000), non bere neska lagunarekin filmatu zuen, Marla Sokoloff. 2001ean autatua izan zen James Deamen papera egiteko, telebistan eman zutena eta Mark Rydellek zuzendu zuena. Honengatik, Urrezko Globo bat lortu zuen, Emmy Sarietara eta Sindicato de Actores Sarietara nominatuta egon zen.

Gazteentzako hainbat filmetan parte hartu ostean, Jamesek ospea lortu zuen Spider-Man (2002) filmean, Tobey Maguire eta Kristen Dunsten ondoan Sam Raimi filmatutako filman.

Idazkera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2010ean Jamsek hainbat ipuin labur idatzi zituen, Palo Alto deiturikoa. Liburuak izen hori darama, bera jaio zen lekua delako eta Brooklyn College-en ezagutu zuen idazle askorentzako zuzendua. Bere lanak hainbat motatako kritikak izan zituen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema
Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1998 1973 Greg Telefilma
1999 To Serve and Protect Matt Carr Telefilma
1999 Never Been Kissed Jason Way
2000 At Any Cost Mike
2000 If Tomorrow Comes Devin
2000 Whatever It Takes Chris Campbell
2001 Mean People Suck Casey
2001 Some Body 3. apartamentuko tipoa Krediturik gabe
2001 James Dean James Dean
2002 Blind Spot Danny
2002 Mother Ghost Patinatzailea
2002 Sonny Sonny Phillips
2002 City by the Sea Joey
2002 Spider-Man Harry Osborn
2002 Deuces Wild Tino
2003 The Company Josh
2004 Spider-Man 2 Harry Osborn
2005 The Ape Harry Walker
2005 The Great Raid Prince kapitaina
2005 Fool's Gold Brent Baita gidoigile eta zuzendari ere
2006 Grasshopper Travis Laburmetraia
2006 Tristan & Isolde Tristán
2006 Annapolis Jake Huard
2006 The Wicker Man Home do bar No.1
2006 Flyboys Blaine Rawlings
2006 The Dead Girl Derek
2006 The Holiday Bere burua antzeztuz Krediturik gabe
2007 Spider-Man 3 Harry Osborn / New Goblin
2007 Knocked Up Bere burua antzeztuz Krediturik gabe
2007 In the Valley of Elah Dan Carnelli sarjentua
2007 Finishing the Game Dean Silo/"Rob Force"
2007 An American Crime Andy
2007 Interview Telefonoko mutila
2007 Camille Silas Parker
2007 Good Time Max Max Verbinski Baita gidoigilea eta zuzendaria ere
2008 Pineapple Express Saul Silver
2008 Nights in Rodanthe Mark Flanner doktorea
2008 Milk Scott Smith
2010 Shadows & Lies William Vincent
2010 Date Night Thomas Tripplehorn/ Felton
2010 Eat Pray Love David
2010 Howl Allen Ginsberg
2010 127 Hours Aron Ralston
2011 The Green Hornet Danny "Crystal" Clear Krediturik gabe
2011 Your Highness Fabious
2011 The Broken Tower Hart Crane Baita zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea ere
2011 Sal Milton Katselas Baita zuzendaria eta ekoizlea ere
2011 Rise of the Planet of the Apes Will Rodman
2011 Maladies James Baita ekoizlea ere
2012 The Stare Tyrone Baita ekoizlea ere
2012 Cherry
2012 The Apocalypse James Franco
2013 Palo Alto
2013 Oz: The Great and Powerful Ozeko Aztia
2013 Spring Breakers
2017 The Disaster Artist Tommy Wiseau Baita zuzendari ere

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Houma Today: Local News, Politics & Sports in Houma, LA» Houma Today (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. «James Franco admitted to Yale graduate school - by Kerry Michael Wood - Helium» web.archive.org 2010-09-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. (Gaztelaniaz) Anexo:Globo de Oro al mejor actor de miniserie o telefilme. 2020-01-06 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. (Gaztelaniaz) 127 horas. 2021-01-19 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. «James Franco Biography - Yahoo! Movies» web.archive.org 2008-12-29 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  6. «Case Western Reserve University» web.archive.org 2007-10-24 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  7. «LatinoReview.com - The Latin Perspective On All Films! - Movie News - Franco Talks Annapolis!» web.archive.org 2006-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  8. Rhone, Paysha. «Spidey foe meets his match in Harvard's Hasty Pudding crew» Boston.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  9. (Ingelesez) «James Franco» Interview Magazine 2008-11-29 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]